SORTUTAKOAK 16

Edizio honetan bi proiektu aukeratuko dira Gipuzkoako Dantzagunean egonaldia egiteko, eta bakoitzak 3.500€ jasoko ditu. Proiektuetako bat 2020ko Atlantikaldia jaialdian aurkezteko aukeratua izango da.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK 16

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren 16. ediziorako deialdia egin du, Gipuzkoan dantza proiektu berriak sortu, garatu eta zabaltzeko. Hautatutako proiektuek Gipuzkoako Dantzaguneak Errenterian duen egoitzan egonaldi bat egiteko aukera izango dute, eta proiektua aurkeztuko dute Gipuzkoako Dantzaguneak batera zehaztuko duten formatuan.

1.- DEIALDIAREN HELBURUA

Sortutakoak 16 dantzaren eta mugimendu-artearen esparruan sormen edota ikerketa proiektuei bideratuta dago. Edizio honetan, egonaldiak egiteko bi proiektu aukeratuko dira. Horietako bat Atlantikaldia 2020 Jaialdiari lotuta egongo da. Lankidetza horri esker, hautatutako proiektuetako bat Atlantikaldia jaialdian aurkezpen-erakustaldia egiteko aukera izango du. Proiektuen egileek aukeratu ahal izango dute Atlantikaldiari lotutako proiektua edo gai librekoa aurkeztea.

Atlantikaldia 2020 proiektuari lotu nahi diren lanek 2020ko gaiari heldu beharko diote.

Sortutakoak 16 - Atlantikaldia

Coronavirusak sortutako krisiak ere inflexio puntu bat suposatuko du lehenaldi eta berrasmatu beharreko etorkizunaren artean. Ortzimugan ospatutako Atlantikaldia izango da aurtengoa.

Ortzimuga elkargune puntua da, zerua lurrarekin batzen den puntua, egusenti eta ilunabarren sorrera lekua, eguna eta gaua, perspektiba anitzak bateratzen diren lerroa. Ortzimuga, aurrera begirako aukeren eta ikuspegien multzoa ere bada, norabidea, anbizio zein pentsamenduak hedatzeko gai diren eremua hain zuzen.

Atlantikaldiak 2020 edizioan poesia hau irudikatuko du, Errenterian errotua dagoen aniztasunak etorkizuneko Errenteriarekin bat egingo du lau egunez, herri alai, solidario, aktibo, kohesionatuago eta integratzaileago bat azalerazi eta bultzatuz.

Tradizioz, Errenteriak jatorri desberdinetako pertsonak hartu dituen herria izan da, eta aniztasuna aberastasuna den heinean hau da Errenteriaren balio erantsia, herriko 700 urteko historiak bere nortasunean errotu duena. Horrela, jaialdiak memoria historikoa erabiliko du aniztasuna lantzeko tresna bezala.

Hau horrela, Atlantikaldia 2020 edizioaren itsasontzia prest dago Errenteriako kaian porturatzeko eta urtean zehar honen sarera batu diren kultur proiektu, eragile eta nazioarteko eta lurraldeko profesionalen lanak oholtzaratzeko.

2 - LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA

  • Proiektuak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 29tik maiatzaren 29ra dago irekita.
  • Eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin eta eskatutako formatuan, bidaliko dira dantzagunea@gipuzkoa.eus helbidera.

3 - OINARRIAK

Deialdi honetan zehaztutako egonaldietara aurkez daitezke honako pertsonak eta taldeak:

  • Konpainia edo talde egonkorrak
  • Banakako proiektuak
  • Proiektu zehatz baterako berariaz sortutako taldeek

*Baldintza hauek berdinak dira Sortuakoak 16-Atlantikaldiaren kasuan

3.1 Eskatzen den dokumentazioa

Sortutakoak 16n parte har dezakete dantzaren alorreko sorkuntza eta ikerketa proiektuek.

Eskabidea eta dokumentazioa deialdian erantsitako inskripzio inprimakiaren arabera aurkeztu behar dira. Dokumentuak jaso behar ditu:

  • Proiektua azaltzeko bideoa, 2-3 minutuko iraupenekoa
  • Proiektu artistikoaren definizioa: planteamendua, motibazioa, iturriak, etab.
  • Egonaldiaren faseen plangintza
  • Egonaldi-amaierako aurkezpenaren ezaugarriak
  • Proiektuko parte-hartzaileen CVak
  • Harremanetarako datu pertsonalak: izena, posta helbidea, NAN/IFK, sakelako telefonoa, emaila.
  • Izangaiak proiektua ulertzeko beharrezkotzat jotzen duen beste informazio edo euskarri oro.

3.2 Dirulaguntza

Sortutakoak 16n hautatutako proiektu bakoitzak 3.500€ko dirulaguntza jasoko du.

Laguntza horrez gain, Sortutakoak16-Atlantikaldia jaialdiaren kasuan, jaialdiko antolakuntzak 1.000€ emango ditu (zergak barne), antolatzaileek zehaztutako data, toki eta ordutegian aurkeztuko den egonaldiko lanaren erakustaldiak sortzen diren gastuak ordaintzeko. Laguntza hori egonaldiaren hasieran jasoko da (3.000 €) eta egonaldiari buruzko memoria bat entregatutakoan (500 €).

Kopuru guztiei %15eko PFEZa aplikatuko zaie.

4 - BALORAZIO-BATZORDEA

Epearen barruann eta oinarrien araberako dokumentazioarekin aurkezten diren proiektuak balorazio-batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori Gipuzkoako Dantzaguneko kudeaketa-taldeko kanpoko pertsonek osatuko dute, eta dantza garaikidean ibilbide profesional nabarmena duten pertsonak izango dira.

Balorazio- irizpideak honakoak izango dira:

  • Proiektuaren garapena: % 50 (Sortutakoak 16-Atlantikaldiaren kasuan, proiektuak 2020ko ediizoaren gaiarekin izan behar du lotura)
  • Proiektuaren bideragarritasuna: % 30
  • Proiektuaren testuinguruaren harremana Gipuzkoako Dantzagunearekin: % 20

Proiektuak esleitzeko erabakia balorazio-batzordearen eskumen esklusiboa da, eta ezin da haren aurka errekurtsorik aurkeztu. Esleipendunak uko eginez gero, batzordeak eskubidea du egonaldia beste hautagai bati esleitzeko edo deialdia eman gabe uzteko.

Balorazio-batzordeak, halaber, deialdia eman gabe utzi ahalko, baldin eta uste badu aurkeztutako proiektuetako batek ere ez dituela betetzen egonaldia egiteko laguntza jasotzeko behar diren ezaugarriak.

Epaia 2020ko ekainaren erdialdean jakinaraziko da. Emaitza Gipuzkoako Dantzagunearen webgunean argitaratuko da eta onuradunari zuzenean jakinaraziko zaio eman duen helbidean.

5 - GIPUZKOAKO DANTZAGUNEKO EGONALDIA

Egonaldiak egiteko epeak: aukeratutako proiektuen egoitzak 2020. urtean zehar egingo dira Gipuzkoako Dantzagunean, eta datak zehaztuko dira Covid-19 birusari aurre egiteko alerta-egoeraren indarrean dauden neurrien eta epeen arabera. Egonaldia lau astekoa izanen da gehienez.

Hautatutako proiektuek gehienez ere 5 ordu izango dituzte eguneko, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:30era. Ordutegi horretatik kanpo, Gipuzkoako Dantzagunearen instalazioen erabilera kudeatzaileekin adostuko da.

Egonaldiak Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan egingo dira (Errenteriako Niessen eraikina).

Egutegia, ordutegia eta gainerako beharrak deialdiaren formularioaren proposamenean sartu behar dira.

Egoiliarrek Gipuzkoako Dantzagunearen ikus-entzunezko materiala eskura izago dute eskura, eta proiektuaren proposamenean haren erabilera zehaztu beharko dute. Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketa taldearen aholkularitza ere izango dute.

6 - DOKUMENTAZIOA

Dantzaguneak, Eresbilekin duen dokumentazio- eta ikerketa-akordioaren bidez, proiektu bakoitzaren kopia bat bidaliko dio Eresbili.

Bidaltzea nahi ez duten proiektuen egileek beren proposamenean zehaztu beharko dute.

Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.

Hautatutako artistek elkarrizketa dokumentatua eskainiko dute Gipuzkoako Dantzagunearen artxiboan, eta egoitzaren amaieran egoitzaren memoria bat aurkeztuko dute.

7 - SENTSIBILIZAZIOA

Artistak bere lan prozesua ate irekien jardunaldi batean irekitzeko konpromisoa hartzen du, ikasleei, edotai Gipuzkoako Dantzagunearekin bat datorren beste dibulgazio ekintza baten bidez.

Hautatua izatean, Gipuzkoako Dantzaguneak proposatzen dituen sentsibilizazio jardueretan laguntzeko konpromisoa hartzen du artistak, hala nola, beste artista batzuekin topaketak egitekoa, Sortutakoakeko gainerako artistekin elkartzekoa, proiektua Gipuzkoako Dantzaguneko erabiltzaileei aurkeztekoa, eta proiektuaren azken erakusketa egitekoa.

Artistak, egiten dituen komunikazioetan, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Dantzagunea aipatzera behartuta dago, eta Sortutakoak 16-Atlantikaldia ere bai (horretarako hautatua den proiektuak).

8 - OINARRIAK ONARTZEA

Deialdi honetan parte hartzen dutenek, hala egitean, oso-osorik onartzen dituzte zati guztietan ezarritako baldintzak.

SORTUTAKOAK 16n izena emateko orria