SORTUTAKOAK saioa: "Amanecer alto cielo", Nazario Díaz Errenterian apirilaren 6an

Sortutakoak programaren barruan iazko udazkenean egindako lana aurkeztuko du Lekuona Fabrikan.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK saioa: "Amanecer alto cielo", Nazario Díaz Errenterian apirilaren 6an
  • Data: apirilaren 6a, larunbata
  • Tokia: Lekuona Fabrika, Errenteria
  • Ordua: 19:00
  • Sarrera: doakoa (aurretik izena emanda)

Ikerketa honen bidez, hizkuntza elementu eszenografiko gisa desagerrarazi nahi da, tokiaren nozio hedatuan zentratuz, Lisa Nelson koreografo eta bideoartistak proposatutako begiratzeari buruzko praktika batzuetan oinarritutako gorputzak biziz. Hala, Amanecer alto cielo proiektuan elkarri begira dauden eskuak dantzatzen dira, baita ezabatzen den gorputza ere.

Begiradarik gabeko hiru gorputzek hitzak osatzen dituzte, triangelu moduko batean. Triangeluaren erpinak elkarrengana hurbiltzen eta urruntzen dira, eta harreman orekatuak, isoszeleak edo eskalenak ezartzen dituzte beren artean, esaten denaren eta kentzen hasten denaren artean distantzia nabarmenak eta subjektiboak eratuz. Amanecer alto cielo 2022an jarri zen martxan PACAP5 Komisariotza Performazio-Arteak Sortzeko Programa Aurreratuan, João Fiadeiro, Carolina Campos, Marcia Lança eta Daniel Pizamiglio komisarioek Lisboako Forum Dança ekimenarentzat kudeatuta, eta Bilboko Alhondigan estreinatuko da 2024ko apirilean, Azkuna Zentroa, Consulado Fonteta, Laboratorio de Artes Viva de Tenerife, Eszenabide eta Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin.

Informazioa: Nazario Díaz