SORTUTAKOAK: African Vibes-en tailerra eta emanaldia Atlantikaldian

African Vibes elkarteak "Sustraiak eta mugak: Afrikako dantzaren zeharbideak" dantza emanaldia eta Afrodance tailerra eskainiko dituzte Atlantikaldia Jaialdiaren baitan: irailaren 20an, 17:00etan eta 20:00etan, Errenteriako Herriko Plazan. Doako ekintzak dira biak eta ez da izenik eman behar.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK: African Vibes-en tailerra eta emanaldia Atlantikaldian

African Vibes Dance Bilbon errotutako elkarte soziokultural eta artistikoa da. Aurten Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak 25 dirulaguntza jaso dute eta haien proiektua Atlantikaldia Jaialdiarekin lankidetzan egingo da. "Sustraiak eta mugak" dantza emanaldia eta Afrodance tailerra eskainiko dituzte Errenteriako kaleetan:

- "Sustraiak eta mugak: Afrikako dantzaren zeharbideak" izeneko proiektuak dantza afrikarra, flamenkoa eta garaikidea uztartzen ditu, eta aurten Atlantikaldiari lotutako lema esploratzea du helburu: "trabesia". Pieza honen bidez, migrazioak, muga kulturalak eta egokitzapena ikertzen dira, gorputzean eta mugimenduan islatuak direnak, non dantzak eta perkusio afrikarraren zuzeneko musikak muga fisiko eta emozionalak gurutzatzearen esperientzia kontatuko duten.

- Afrodance tailerrak mugimendua eta perkusio afrikarra uztartuko ditu.

Data eta ordutegia: irailaren 20an, 17:00etan (dantza emanaldia) eta 20:00etan (tailerra).

Lekua: Herriko Plaza (Errenteria)

Informazio gehiago: Emanaldia / Tailerra