SORTUTAKOAK: "AATXE", Hodei Iriarte eta Alberto Serranoren emanaldia
Hodei Iriarte eta Alberto Serranok "AATXE" dantza emanaldia eskainiko dute, Sortutakoak 25 deialdiaren baitan. Gipuzkoako Dantzagunean izango da, irailaren 27an, 12:30etan. Sarrera doakoa da, baina izena emateko galdetegia bete behar da.
- 290

Argazkia: Gorka Bravo
Hodei Iriarte eta Alberto Serrano dantzari eta koreografoek “Aatxe” dantza emanaldia eskainiko dute Gipuzkoako Dantzagunean. Sortutakoak 25 laguntzen baitan aukeratutako proiektua da. Euskal mitologia eta gorputzen mugimendua uztartzea helburu du sorkuntza lanak; inprobisazioa, konposizio ariketak eta sortutako errepertorioa publikoari erakusteko asmoz.
- Non: Gipuzkoako Dantzagunea
- Eguna eta ordua: Irailaren 27, 12:30etatik 13:30etara.
- Sarrera doakoa
- Izena emateko galdetegia