Sortutakoak Soziala 3
Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu, sorkuntza eta ikerketa koreografikora bideratutako diru-laguntzak eta egonaldiak.
- 1062
Sortutakoak Soziala 3
Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu, sorkuntza eta ikerketa koreografikora bideratutako diru-laguntzak eta egonaldiak.
Sortzaileen lana sozializatzeko eta publiko orokorraren artean dantzaren gaineko sentsibilizazioa lantzeko, Sortutakoak programan Gipuzkoako Dantzaguneak dantzaren sentzibilizazioari eta dibulgazioari eskainitako atala dauka.
DEIALDIA
Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak sentsibilizazioa programaren hirugarrenn edizioaren deialdia iragartzen du. Deialdian parte-har dezateke:
- Konpainia edo talde egonkorrek
- Banakako proiektuek
- Proiektu zehatz baterako berariaz sortutako taldeek
DEIALDIA
Gipuzkoako Dantzaguneak dantza dibulgatzeko proiektu bat aukeratzeko deialdia egiten du. Deialdiaren helburua da 2020 urtean zehar dantza dibulgatzeko proiektu bat garatzea.
OINARRIAK
1. Partaidetza
Deialdi honetara aurkez daitezke:
- Talde egonkorrak
- Pertsona bakarreko proiektuak
- Deialdi honetarako berariaz sortutako taldeak
2. Proiektuak
Deialdi honetara 2020 urtean zehar dantza dibulgatzeko jarduerak jasotzen dituzten proiektuak aurkeztu behar dira. Ondorengo atalak zehatz azaldu behar dira:
- Proiektuaren helburu eta kontzeptu orokorrak
- Proposatutako jardueren deskribapena, helburuak eta iraupena
- Programa osoan eta jarduera bakoitzean landuko diren balioak
- Kronograma
Proiektuak baloratzeko irizpideen artean, proiektuek ondorengo lan-ildoak eta helburuak betetzea hartuko da kontuan:
- Hezkuntzaren eremuan dantza ezagutaraztea. Dantzak arte eta gizarte jarduera gisa duen balioa irakastea deialdiaren funtsezko helburuetako bat da. Jarduera artistikoa den neurrian, lehenetsiko da: sorkuntza-prozesuen eta koreografien oinarrizko klabeak lantzea; eta dantza, gizarte jarduera gisa, taldean egiten, ikusten eta kontsumitzen den aktibitatea dela erakustea.
- Ikuskizunetara publikoa erakartzea: dantzan emanaldiei lotutako publiko-komunitatea sortzeko jarduerak, ideiak, ekimenak, etab. lehentasuna izango dute proiektuak aukeratzeko orduan.
- Jarraitasuna: aurkeztutako proiektuen jarduerek epe luzera begirako jarraitasuna izatea garrantzitsutzat jotzen da. Proiektuei barne-kohesioa eta jarduerei proiektuarekiko koherentzia eskatzen zaie. Era berean, oso positibotzat hartuko da, deialdi honetatik areago, proiektuek etorkizunean lantzen segitzeko bokazioa izatea.
- Sormena: kreatibitatea dantzaren bidez garatzea bultzatuko duten jarduerak baloratuko dira proiektuetan. Arte-sorkuntzatik areago, dantzaren eta gorputz-mugimenduaren bidez, dantza sormen mota guztietarako tresna gisa erakustea .
3. Diru-laguntza
Sortutakoak Soziala deialdian dantza sustatzeko proiektu bat aukeratuko da, eta 3.500€ko diru-laguntza jasoko du.
4. Epeak
Proiektuak aurkezteko epea: 2019ko urriaren 31tik azaroaren 22ra.
5. Komunikazioa
Proiektuaren egileak arduratuko dira proiektua ezagutarazteko beharrezko materiala emateaz, Gipuzkoako Dantzaguneak bere komunikazio-kanalen bidez ezagutzera eman dezan. Proiektuaren egileak arduratuko dira, baleude, proiektuan parte-hartuko duten adin txikikoen irudiak erabiltzeko baimen-orriak banatzeaz eta adin txikikoen arduradunen sinadurak jasotzeaz.
6.- Egonaldia egiteko aukera Gipuzkoako Dantzagunean
Proiektuko ezaugarriek hala eskatuko balute, Gipuzkoako Dantzaguneak Errenteriako Udalaren Niessen eraikinean dituen instalazioetan egonaldia egiteko aukera eta lehentasuna izango dituzte egileek. Balizko ordutegia eta egutegia Gipuzkoako Dantzaguneko kudeatzaileekin adostuko da.
7.- Prozesuaren dokumentazioa
Dantzaguneak, Eresbil Euskal Musikaren Artxiboarekin dantza dokumentatzeko eta ikertzeko materiala eta baliabideak sortzeko duen akordioaren arabera, Sortutakoak sentsibilizazioa 1 edizioko proiektu guztien kopia bat bidaliko du Eresbileko artxibora. Era berean, aukeratutako proiektuak eragindako dokumentazio-materiala ere bidaliko da.
Beren lanak Eresbila bidaltzea nahi ez duten proiektuen egileek beren proposamenean adierazi beharko dute hori. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.