MASTER CLASSA DANTZAGUNEAN: "HIRU(3)" ikuskizuneko sorkuntza-prozesua , Myriam Perez Cazabon ekainaren 19an

Master classean izena ematen dutenek ekainaren 26ko estreinaldirako sarrera jasoko dute. Lantegi hau HIRU(3) proiektuaren sortze-bidea elkarbanatzeko gune bezala planteatzen da: prozesuan ibilitakoak eta praktikara emanadakoak, hartu-eman berrietan eta perspektiba ezberdinetatik birplanteatzeko gunea. Donostia Kulturarekin batera antolatu dugu master classa, beren lanak estreinatzen dituzten gipuzkoar sortzaileen lanak publikoari helarazteko elkarlan estuan.

-ren irudia
 MASTER CLASSA DANTZAGUNEAN: "HIRU(3)" ikuskizuneko sorkuntza-prozesua , Myriam Perez Cazabon ekainaren 19an
  • Data: ekainaren 19a, larunbata
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordua: 12:00-13:30
  • Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus
  • Prezioa (master classa + estreinaldiko sarrera): 15€

Ekainaren 26an estreinatuko du Myriam Perez Cazabonek bere azken lana, HIRU(3), eta Donostia Kulturarekin elkarlanean dugu tailerra Gipuzkoako Dantzagunean, lanaren sormen-gakoak egilearen ahotik ezagutzeko.  

HIRU(3) eraldatzeari buruz, begietara begiratzeari buruz eta aukera berriei buruz ari zaigu. Bidean aurkitzen dira galderak, aukerak, gorpuzkerak eta gertaerak. Bidean ematen dira etengabeko eraldatzeak, egokitzeak eta eraikitzeak.

“Batez ere, dantzariarengan, bere bi alderdiren baturan sakontzeko interesa azpimarratu nahiko nuke, bai mugimendu-exekutatzailearen alderdia, bai alderdi transmititzailearena. Hau da, eszenan, interpreteak baino, pertsonak ikustearen ideia. Hemendik, dantzariak dantzatu behar ez duenean zer gertatzen den ikertu nahia, koreografiaren atzekaldean zer/zein ezkutatzen den aztertzeko nahia, eta, isiltasun eta geldotasun handieneko eszenak zaintzeko beharra”

Informazioa: Myriam Perez Cazabon