TAILERRAK DANTZAGUNEAN: DAGAZ 2023

Dagazeko tailer komunitarioen zikloak aukera ematen dizu hainbat artistaren unibertsoa eta dantzarako, mugimendurako eta sorkuntza artistikorako duten ikuspegi pertsonala aztertzeko. Giovanni Insaudo, Eneko Gil eta Dantzaz-eko interpreteek guztia erakutsiko dizute maiatzaren 20an eta 27an eta ekainaren 3an.

-ren irudia
 TAILERRAK DANTZAGUNEAN: DAGAZ 2023

TAILERRA - Giovanni Insaudo maiatzaren 20an   


Giovanni Insaudok, Dantzaz-eko taldearekin garatutako bere azken "STAFF" sorkuntzan oinarrituta, mugimendua, espazioa eta erritmoa lantzeko bere modua erakutsiko dizu maiatzaren 20an.

Tailer hau dantzarekiko eta mugimenduarekiko jakin-mina duten pertsona guztientzat diseinatuta dago, zure esperientzia maila edozein dela ere.

  • DATA: Maiatzak 20
  • ORDUA: 11:00etatik 13:00etara
  • LEKUA: Gipuzkoako Dantzagunea
  • IZEN-EMATEA: dagaz@dantzaz.eus


* 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute.
 

TAILERRA - Eneko Gil Maiatzaren 27an


Eneko Gilek soinuaren, ahotsaren eta mugimenduaren arteko harremanari buruzko sarrera emango du. Tailerrean, Enekok zure sentimenduak zure gorputzaren bidez nola transmititu irakatsiko dizu, entzuten dituzun soinu eta hitzetan oinarrituta.

Ez duzu esperientziarik behar dantzan edo antzerkitan, ikasteko gogoarekin nahikoa izango da!

 

  • DATA: Maiatzak 27
  • ORDUA: 11:00etatik 13:00etara
  • LEKUA: Gipuzkoako Dantzagunea
  • IZEN-EMATEA: dagaz@dantzaz.eus


* 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute.
 

TAILERRA - Erritmoa, errepikapena eta mugimendua - Dantzaz


Mariona Carrascok, Lele Mazzelak eta Filippo Cossok, Dantzaz taldeko interpreteek, erritmo, errepikapen eta espazioaren unibertso zoragarrian sormenezko esplorazio batean gidatuko zaituzte, Ines Aubert koreografoaren lanean oinarrituta.

Mugimenduaren munduan esperientzia sortzaile eta zirraragarri baten bila bazabiltza, hau da zure tailerra! Zure esperientzia-mailak ez du inporta

 

  • DATA: ekainak 3
  • ORDUA: 11: 00etatik 13: 00etara
  • LEKUA: Gipuzkoako Dantzagunea
  • IZEN-EMATEA: dagaz@dantzaz.eus


* 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute.