Urtero legez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan ibai arrantzaren aprobetxamenduari buruzko araudiaren liburuxka argitaratu dugu.
Liburuxka Eskualdeko Nekazal Bulegoetan, Gipuzkoako Arrantza Federazioan eta Gipuzkoako Foru Aldundian (Gipuzkoa plaza z/g) eskuragarri daude.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, urtero argitaratzen duen Foru Agindu bitartez, ibai arrantzaren aprobetxamenduari buruzko araudia garatzen du, arrantzaguneak zerrendatuz (tarte libreak, hil gabeko arrantzan egiteko tarteak, arrantza barrutiak eta arrantza intentsiboko barrutiak), eta arrantzaldiak, harrapaketa-kopuruak, eta bestelakoak zehaztuz.
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Arrantza Federazioa bat datoz sustatu beharreko ibai-arrantza ereduarekin, hil gabeko arrantzaren aldekoa alegia, beti ere arrai-populazioek gorako joera berreskura dezaten.
Debekualdietan, Araxes, Leitzaran eta Agauntza ibaietan arrantza intentsiborako barrutiak irekitzen dira. Abuztu eta irailean ibai-karramarroa arrantza daiteke Leitzarango arrantza-barrutian.