Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Kudeaketa

Kudeaketa

Gipuzkoa oso lurralde txikia eta oso gizatiartua da, eta ehiza-eremuak oso mugatuta daude. Hala eta guztiz ere, ehiza tradizio handiko jarduera da gure lurraldean, eta zaletu asko biltzen ditu.

Gipuzkoan, ehiza urtero arautzen da, debekualdiei buruzko Foru Aginduaren bidez, eta bertan ezartzen dira ehiza arautzen duten baldintzak.

Ehiza xehea da tradiziorik handienekoa eta zaletu gehien biltzen dituena. Usoa eta birigarroa ohiko pasabideetan dauden lerroetan jarritako postu finkoetatik ehizatzen dira. Oilagorraren ehiza "jauzi”-eran egiten da, eta Gipuzkoan oso errotuta dago.

Ehiza larriak gero eta garrantzi handiagoa du azken urteotan, Gipuzkoan dauden bi espezieen (basurdea eta orkatza) populazioa handitu egin baita. Ehiza mota hau, uxaldietan egiten da nagusiki.

Ehiza kudeaketaren aplikaziora joateko, hemen sakatu.

 

 

Ehiza larriko antolamendu plan teknikoak 2025; Entzunaldi epean 2025/07/29 arte

Txostenak

Kudeaketa