Ehiza larria

Capreolus capreolus Capreolus capreolus

Ehiza larria, gaur egun, 5 zainpeko ehiza eremutan antolatuta dago Gipuzkoan. Eremu horietan ehiza daitezkeen espezieak basurdea eta orkatza dira. Une honetan Gipuzkoan 47 talde inguru ari dira ehiza larrian. Koadrila horiek Gipuzkoako Ehiza Federazioaren antolaketan sartuta daude.

Basurde eta orkatz populazioek gora egin dute azken urteotan Gipuzkoan, ondoko beste lurraldetan bezalaxe. Gauzak horrela, ehizaren kudeaketak aukera eman behar du espezie horien dentsitatea maila jasangarrietan erregulatzeko, betiere sor ditzaketen nekazal eta baso kalteen arazoak edo errepideetan sor ditzaketen istripuak areagotu ez daitezen.


Intereseko estekak