Atzealdea Idiazabalgo Urtsuaran ibaia iragazkortzeko obrak lizitatu dira

Idiazabalgo Urtsuaran ibaia iragazkortzeko obrak lizitatu dira

Proiektu hau Euskadiko 2021-2027 EGEF Programak kofinantzatuko du.

-ren irudia
 Idiazabalgo Urtsuaran ibaia iragazkortzeko obrak lizitatu dira

Kontratuaren xedea honako eraikuntza-proiektu hauetan jasotako obrak gauzatzea da:

  • URTSUARANGO OZTOPOAK IRAGAZKORTZEA. LARRASTEGIBERRI, BERE NAIA ETA GARAKOLEABERRI.
  • IDIAZABALGO URAK HARTZEKO PRESAK ERAISTEA, URTSUARAN IBAIAN. I. FASEA.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 206.608 eurokoa da, eta eskaintzak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 13an amaituko da.

Obra horiek Obra Hidraulikoen Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako Oztopoak Iragazkortzeko 2020-2035 Plan Zuzentzailearen barruan sartzen dira. Plan horrek konpromiso sendoa dakar gure ur-ibilguak lehengoratzearekin, ibai-habitata berreskuratzea bultzatuz, arrain-espezieen migrazio-mugimenduetarako oztopo diren elementuak kenduz.

Proiektu hau Euskadiko EGEF 2021-2027 Programak kofinantzatuko du, 2.7 helburu espezifikoaren barruan: "natura, biodibertsitatea eta azpiegitura ekologikoak (edo berdeak) babestea eta sustatzea, baita hiri-eremuetan ere, eta kutsadura mota oro murriztea”.

Informazio gehiago: Kontratazio Plataforma.