Atzealdea Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF 2021-2027 Programaren 3. Jarraipen Batzordea egin da

Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF 2021-2027 Programaren 3. Jarraipen Batzordea egin da

Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartu zuen atzo Gesaltza Añanan egindako Jarraipen Batzordean.

-ren irudia
 Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF 2021-2027 Programaren 3. Jarraipen Batzordea egin da

Jarraipen Batzordean Europako Batzordearen, Ogasun Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien erakundeen ordezkariek parte hartu zuten, bestelako gizarte eragileekin batera.

Bileran honako gai hauek aztertu ziren: Euskadiren ibilbide ekonomikoa eta Kohesio Politikak nola eragin dion azken urteetan, 2021-2027 aldirako Programa abian jartzeko eta gauzatzeko egindako aurrerapenak, eta EAEn EGEFen kudeaketan ardura duten Programaren bitarteko 4 erakundeek (Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak) kofinantzatutako jardueren komunikazio ekintzak.

Halaber, Batzordeak onartu zituen, “Eragiketak hautatzeko irizpideak eta prozedurak” dokumentua eta Ebaluazio Plan Espezifikoaren aldaketa.