Herritarrek EBko eskualde-politikari buruz duten kontzientziari eta pertzepzioari buruzko eurobarometroa
Azterketa egiteko, telefono bidezko 25.000 inkesta baino gehiago egin zaizkie 15 urtetik gorakoei estatu kide guztietan.
- 81

Emaitzek erakusten dute, EBk finantzatutako proiektuen ezagutza orokorra % 40 inguruan mantendu dela 2019tik, eta horrek esan nahi du 5 puntu inguruko igoera izan dela 2017arekin alderatuta. Espainaren kasuan, biztanleriaren %42k entzun du EBk finantzatutako proiektuei buruz, Europako batez bestekoaren gainetik.
EBk finantzatutako proiektuak ezagutzen dituzten inkestatuen % 79k uste du eragin positiboa duela eskualdeetan.
Bestalde, inkestatuen % 64k dio EBk eskualde guztietan inbertitu beharko lukeela, eta % 32k dio EBk eskualde pobreenetan soilik inbertitu beharko lukeela.
Informazio gehiago Eurobarometroaren emaitzak (ingelesez)
- Bideoa (gaztelaniaz)