Atzealdea Gipuzkoak bigarren urtez banatu ahal izango ditu landa-udalerrien kultura-garapenerako Next funtsak

Gipuzkoak bigarren urtez banatu ahal izango ditu landa-udalerrien kultura-garapenerako Next funtsak

Eusko Jaurlaritzak onartu du, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kontura 2023an Estatuko Administrazio Orokorretik jasotako funtsak foru-aldundiei banatzea, kultura-industriaren errebalorizazioa finantzatzeko.

-ren irudia
 Gipuzkoak bigarren urtez banatu ahal izango ditu landa-udalerrien kultura-garapenerako Next funtsak

Banaketa hori 2023ko urtarrilaren 9an adostu zen Kulturaren Erakunde arteko Batzordean (HAKOBA). Batzorde horrek Eusko Jaurlaritzako, aldundietako eta udaletako kultura-arduradunak biltzen ditu.

Aipatutako funtsak Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik (MRR) datoz. Mekanismo hori Europar Batasuneko Next Generation funtsen oinarrizko tresna da, berreskuratze inbertsio historikoarena, Covid-19aren pandemiaren ondoren adostutakoa. MRR-ren esparruan, Espainiak Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana onartu zuen, 24. osagaian kultura-industriaren errebalorizazioa jasotzen zuena.

Eusko Jaurlaritzak onartutako akordioan, 24. osagai horretan aurreikusitako diru-laguntzetatik bi jasotzen dira. Zehazki:

  • Hiri-eremuetatik kanpoko kultura-eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak. Diru laguntza horiek foru aldundiek kudea ditzakete. 391.138 euro transferituko zaizkie aldundiei, eta, zehazki, Gipuzkoakoari, 108.474 euro.

2022ko ekitaldian ere funtsak transferitu ziren ildo horren barruan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako deialdia egin zuen.

  • Kultura-zerbitzu nagusiak digitalizatzeko eta bultzatzeko laguntzak. Aldundi bakoitzak 9.161 euro jasoko ditu.

( informazio+ – Eusko Jaurlaritza)