Atzealdea Next funtsek auzoak berroneratzen eta trenbide-jarduketak egiten lagunduko dute Gipuzkoan

Next funtsek auzoak berroneratzen eta trenbide-jarduketak egiten lagunduko dute Gipuzkoan

Besteak beste, Txonta (Eibar) eta Basaundi (Lasarte) auzoak edo Euskotrenen linea hobetuko dira.

-ren irudia
 Next funtsek auzoak berroneratzen eta trenbide-jarduketak egiten lagunduko dute Gipuzkoan

Hiri-berroneratze integrala Hiri Agendaren proiektu nagusietako bat da, eta Berpiztu programak, Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Planak (2022-24) eta Next planaren Berreskuratze eta Erresilientzia Tresnak jasotzen dute. Martxan dauden 11 auzoei beste 14 gehituko zaizkie 12 udalerritan, besteak beste, Arrasaten, Donostian, Eibarren, Elgoibarren, Irunen, Leaburun, Errenterian eta Soraluzen. Garraioei dagokienez, Euskotrenek hazkunde handia izango du inbertsioetan, 24,4 milioitik 33,8ra – Next Generation EU funtsen eraginez–, besteak beste, Donostialdean metroaren zerbitzurako unitateak kontratatzeko programa amaitzeko. Next funtsen bidez, 5 milioi bideratuko dira trenbideak estaltzeko, oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealeku berria egiteko Erdialdea-Azitain tartean (Eibar); eta 2023an ere hasiko dira eraberritzen Anoetako geltokia, Usurbilgoa eta Elgoibarko Altzolako trenbide-saihesbidea.

Bestalde, azaroaren 22an Gobernu Kontseiluak baimendu ditu, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Espainiako Gobernuarekin eta Bilbo, Durango, Eibar eta Lasarte-Oriako Udalekin egindako hitzarmenak, udalerri horiei Next Generation EU funtsetatik zuzeneko dirulaguntzak emateko, eta horrela, bertako auzoen hiri-berroneratze integralerako programak bultzatzeko. Programa horiek dagoeneko martxan daude.

Funts horiek Gobernu zentralaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez ematen dira, eta 2,15 milioi euro bideratzen dituzte Txontan (Eibar) egiten ari den esku-hartzera, eta 4,39 milioi euro Basaundi-Bailaran (Lasarte-Oria).

Guztira 16,77 milioi euro dira Europako funtsetatik bideratutakoak. Kopuru horri Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko auzo zaurgarri horietan inbertitu dituen 13,97 milioi euro gehitu behar zaizkio.

Jarduketen barruan sartzen dira:

  • Eraikinak birgaitzea energia-efizientziaren ikuspegitik —haiek deskarbonizatzeko—
  • Irisgarritasun unibertsala
  • Suteen aurkako segurtasuna
  • Eraikinak handitzea, bizigarritasun-baldintzak hobetzeko
  • Hiri-ingurunean esku hartzea sartzen da, azpiegitura berdeak eta urdinak eratuz
  • Oinezkoentzako espazioa hobetzea
  • Autokontsumo partekatuko komunitateak sortzea
  • Bizilagun horientzako beste prestakuntza-jarduketa batzuk eta enplegua sortzea ere
  • Guztiek hurbileko bulegoak dituzte auzoan. Bulego horien bidez:
    • Auzokoen erkidegoei laguntza ematen zaie egin beharreko esku-hartzeetan
    • Eskura ditzaketen laguntzen berri ematen zaie bertan
    • Gizarte-izaerako jarduketak egiten dira

Azken hauek, bai gazteenekin —beren denbora librean garatzen diren kultura-arloko ekimenen bidez—, bai helduekin, gizarte-gaietako, enpleguko eta gizarteratzeko sistemek osatutako sektoreen arteko mahaiak antolatuz; horietan, esparru bakoitzaren premia espezifikoak lantzen dira.

Lau auzo horiek hiri-berroneratze integralerako planeko lehenak dira. Plan horrek, hainbat finantzaketa-iturriren bidez, Euskal Autonomia Erkidego osoko 21 udalerri hartzen ditu dagoeneko.

(informazio+ - aurrekontua)                         (informazio+ - auzoak)