2. Ardatza

Informazioaren eta komunikazioen teknologietarako sarbidea, horien erabilera eta kalitatea hobetzeak.

Lehentasunezko ardatz honek IKTen aldeko apustua egiteko premiari aurre egitea du helburu, horiek ekonomiaren hazkunderako motorra diren heinean, IKTen sektorea bera sustatzeko alderdiari –hark duen trakzio-eragin altuagatik– nahiz e-ekonomiaren alderdiak sustatzeari dagokionez (merkataritza elektronikoa, e-ikaskuntza, e-gobernua eta abar), eta bereziki, zerbitzu publiko digital aurreratuen garapenean oinarrituz, horrela, herritarren, enpresen eta Administrazioaren arteko harremana sustatzeko eta hobetzeko.

Jarduerak

Programa honetako diru laguntzen helburua da bultzatzea Gipuzkoako udalerriei informazioaren gizartean eta administrazio digitalean sartzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak udal esparru publikoetan ezartzen eta erabiltzen laguntze aldera. Horretarako, komunikazio tresna bat sortuko dugu, administrazioen, herritarren eta enpresen artean.

Arduraduna

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua

Xehetasun guztiak ikusi

Jarduera honetan Administrazio elektroniko eremuan Gipuzkoako lurralde historikoan IKT aplikazioak indartu edo/eta garatzeko proiektuak sartzen dira. Horretarako sortu eta zabalduko dira alde batetik plataforma hauek: diru laguntzak, gardentasuna eta datu irekiak, kontratazioa, zerga kudeaketa; eta bestetik garatuko dira informazioa trukatzeko erabilgarri diren prozesuak era eraginkorrean.

Arduraduna

IZFE

Xehetasun guztiak ikusi

Enpresa eta herritarrei kalitatezko e-administrazio zerbitzuak eskaintzeko horretara lagunduko dituzten sare eta azpiegituren zabalkundean oinarrituko da jarduera hau. Aukeratuko dira baita ere enpresak lehiakorragoak egiteko lagunduko dieten belaunaldi berriko informazio eta komunikazio teknologiko plataforma berriekin. Herritarrek administrazioarekin erantzukizunezko elkarreragitea izatea aukera berdintasunean, diskriminaziorik ezan eta garapen iraunkorrean digital komunitatean teknologiazko gaitasuna erraztuz.

Arduraduna

IZFE

Xehetasun guztiak ikusi