Deskribapen berriak gure katalogoan

Gipuzkoako Gobernu Zibilaren funtsaren 1.786 erregistro berri kontsulta daitezke dagoeneko ARTXIBOATARIAn.

-ren irudia Deskribapen berriak gure katalogoan

1786 erregistro horiek pixkanaka argitaratuko diren 42.537 erregistroko multzo baten parte da.

Une honetan eskuragarri dauden deskribapenek Elkarteen Erregistro Zerbitzuak eta Nahitanahiezko Desjabetzeetarako Probintzia Batzordeak sortutako dokumentazioa jasotzen dute. Era berean, Informazio eta Turismo Probintzia Ordezkaritzak eta Kultura Probintzia Ordezkaritzak sortutako dokumentuak gehitu dira, prentsa, irrati eta publizitatearekin lotutako gaietan. Aipatutako eskumenak hasieran Informazio eta Turismo Probintzia Ordezkaritzak izan zituen, ondoren Kultura Probintzia Ordezkaritzari eskualdatu zitzaizkion, eta, azkenik, Gobernu Zibilari.

Beraien deskribapenak hemen kontsultatu ditzakezu: 
 https://artxiboataria.gipuzkoa.eus/portalArchivo/search?id=188

Horrez gain, gure webgunean ere funtsaren inguruko informazio gehiago daukazu: 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gipuzkoako-probintziako-artxibo-historikoa/funtsak/administrazio-periferikoa/gobernua