Zeintzuk dira kontserbatzen ditugun agiriak

Baliteke zure interesa agiriak nola identifikatzen diren edota signatura bat nola interpretatzen den izatea; horretarako Nola aipatzen dira artxiboko dokumentuak? atala kontsultatu beharko duzu.

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak jatorri ezberdinak dituzten funts  multzo ezberdin ditu,

1. Justizia

1. Gipuzkoako Justizia garaikideko funtsak (1840-1960). Gipuzkoako Justizia Administrazioak sortutako artxibo-dokumentuen multzoa da, XIX. mendearen erdialdetik funtzionatzen duena Estatu Liberalaren garapenaren ondorioz. Antzinako Erregimeneko justizia-egituren desagerpenak mapa judizial guztiz desberdin baten garapena ekarri zuen, udal eta eskualdeko Justiziatik, probintzia banatzen den barruti judizialetako lehen auzialdiko artxiboetatik, Donostiako Probintzia Auzitegiraino eta Probintzian ezarri ziren jurisdikzio bereziekin lotutako epaitegietatik abiatzen zena.

2. Fede Publikoa

2.1 Notario-dokumentuen funts multzoa (XVI-1922). Dokumentu notarialak notarioek sortutako dokumentuak dira. Notarioengana joaten diren pertsonek ekintza baten lekukotza jasota geratzea nahi dute eta hau izaten da notarioren oinarrizko funtzioa: ekintza hori dokumentatzea.

 2.2 Hipoteka Kontularitza funtsen multzoa. Hipoteka Kontularitza gaur egungo jabetza erregistroaren aitzindari zuzena da eta Gipuzkoan 1768 eta 1862. urte bitartean egon zen indarrean.

3. Estatuko administrazio periferikoa Gipuzkoan (funts taldea)

         Estatuko probintziako ordezkaritzek sortutako dokumentuen multzoa da. Antzinako Erregimenaren desagerpenarekin, Estatuko egitura administratiboa berria sortzen da. Estruktura horretatik kontserbatzen ditugun erakunde multzoak hauexek dira:

4. Tokiko administrazioa

5. Korporatiboa:  

6. Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko artxibo-funtsa. Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea, Euskal Herrian XVI. mendetik XIX. mendera arte egon zen unibertsitate bakarra izan zen. Funts honetan gordetzen ditugun dokumentuak, beraz, garai hartan goi mailako hezkuntza erakunde baten inguruan zegoen ikuskera eta bere jardueren lekukoak dira.

7.Funts pribatuak (familia, pertsona, enpresak etab.)

8. Bildumak