Dokumentuak aurkitzeko bide berri bat, "Ipuscuako Agiriak"
GFAko Kultura sailak "Ipuscuako Agiriak" webgunea aurkeztu du, eskuizkribu historikoen irakurketari adimen artifiziala aplikatzen dion zerbitzu aitzindaria.
Artxiboaren funtzio nagusia Gipuzkoako lurralde historikoko dokumentu-ondarea zaintzea, kontserbatzea eta zabaltzea da. Gipuzkoako dokumentu-ondare horretatik nagusiki fede publikoarekin, justiziarekin, hezkuntzarekin edo estatuko administrazio periferikoarekin zerikusia duten artxibo-funtsekin lan egiten dugu.
Oñatin gaude.
Artxiboan, artxibo-dokumentuen kudeaketan, kontserbazioan eta zabalkundean adituak diren profesionalen talde txiki bat gara. Dokumentuak antolatzeaz, deskribatzeaz, zaintzeaz eta zabaltzeaz arduratzen gara, bai eta haietarako sarbidea errazteaz ere, pergaminorik zaharrenetik hasi eta dokumentu berrietaraino.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren mendeko erakundea gara. Eraikina eta artxiboko funtsen zati bat estatuaren titulartasunekoak dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen ditu EAEko kudeaketa-transferentzia baten bidez.
Tolosako Gipuzkoako Artxibo Nagusiko lankideekin lankidetzan dihardugu.
Ondarearen berri hainbat bideren bidez zabaltzen dugu, artxiboan bertan artatzen dugu, baina askoz gehiago webgunearen eta lineako beste baliabide batzuen bidez.
GFAko Kultura sailak "Ipuscuako Agiriak" webgunea aurkeztu du, eskuizkribu historikoen irakurketari adimen artifiziala aplikatzen dion zerbitzu aitzindaria.
Artxiboan "Gipuzkoa perspektiban: plano eta marrazkiak XVII eta XX.mendekoak" izeneko erakusketa ikusgai egongo da urriaren 13tik 17ra
Mikel Prietok Eitb-ko "Biba zuek" programan azaldu du katalogoan agiriak nola aurkitu eta eskribauen aurkibideetara nola iritsi.
Buletinera harpidetu
Jaso ezazu Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa aktualitate guztia zure posta elektronikoan buletinera harpidetuz
Buletinan harpidetu
Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Nagusiko dokumentazio-erreferentziak kontsultatzeko datu-basea. Estatuak Autonomia Erkidegoari eskumenak transferitu zizkionez, artxibo honetan gordetzen dira Hezkuntza, Kultura, Industria, Etxebizitza probintzia-ordezkaritzen eta Konfederazio Hidrografikoaren dokumentazioa.
Gehiago ikusi
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren gobernuko erakundeen artxibo historikoa da (Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiarena)
Gehiago ikusi
Espainiako Artxiboen Ataria. Besteak beste, Gipuzkoako historiari buruzko dokumentu askoren informazioa biltzen duen biltegia...
Gehiago ikusi
Euskal Autonomia Erkidegoko artxibo publiko zein pribatu askoren dokumentazio historikoa kontsultatzeko datu-basea.
Gehiago ikusi