Amortizatzeko askatasuna

2/2014 Foru Arauak, urtarrilaren 17koak, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoak, 21.1.e artikuluan ezartzen du enpresek askatasunez amortizatu ditzaketela enpresaren jardueraren inpaktu kutsagarria murriztu eta zuzentzeari zuzenean lotuta dauden ibilgetu materialeko elementu berriak.

PROZEDURA

Honela laburbil daiteke prozedura:

  1. Amortizatzeko askatasuna aplikatzeko eskaera Ogasun eta Finantza Departamentuan Ondare elementuak eraikitzeko epearen barruan aurkeztuko da, edo aipatutako jardueretan eragina izan eta hurrengo hiru hilabeteetan.

    Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskaerak, gutxienez, honako informazio hau jaso beharko du:

    • Ondare elementuen deskribapena, zer jarduerari dauden atxikita eta non dauden kokatuta.
    • Enpresaren jardueraren inpaktu kutsagarria murriztu eta zuzentzeari lotuta daudela justifikatzea.
    • Ondare elementuen eskurapen prezioa edo ekoizpen kostua.
    • Ondare elementuek jardueretan eragina izan duten data.
  2. Ogasun eta Finantza Departamentuak Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzari errekerimendua egitea, txostena egin dezan ebazteko egindako inbertsioak enpresaren jardueraren kutsadura inpaktua murrizten eta/edo zuzentzen laguntzen duela.
  3. Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzak eskatutako txostena egitea.
  4. Ogasun eta Finantza Departamentuak amortizatzeko askatasuna onartzea.