DIRULAGUNTZAK GJH IKASTETXEAK

Dirulaguntza lerro hau Gipuzkoako Lurralde Historikoan, garapen iraunkorraren arloan hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa helburu duten inbertsioak bultzatzera bideratuta dago, 2030 Agendaren esparruan.

Lehen deialdia 2021ean argitaratu zen, eta, ordutik, 70 proiektu inguru lagundu dira diruz lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako hainbat ikastetxetan.

Deialdi hau urterokoa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzen atariaren bidez egin behar da eskabidea.

Zer jarduera mota diruz laguntzen dira?

Deialdi honen xedea da Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen-helburuak lortzen lagunduko duten espazioak, ekipamenduak edo instalazioak sortzea, hala nola eskola-baratzeak, euri-urak aprobetxatzeko irtenbideak, energía eraginkortasuna hobetzeko sistemak, energía berriztagarriak, instalazio berriztagarriak, berdeguneak edo urmaelak, besteak beste.

Espazio horiek lagungarri izan beharko dira ikasleak ingurumen-gaietan prestatzeko, sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko (klima-aldaketa, jasangarritasun energetikoa, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa, biodibertsitatea, etab.).

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen kontsulta daitezke oinarri arautzaileak eta azken urteko deialdia (2025).

Azken edizioetan diruz lagundutako proiektuak

2025

IKASTETXEA EKIMENA
CEIPS MARIA ETA JOSE HLBHIP (ZUMAIA) Hidroponia burbuilak: Ekoizpen ekosoziala pil-pilean
IES TXINGUDI BHI (IRUN) Patio jasangarria: altzariak eta patioaren birnaturalizazioa
OROKIETA HERRI ESKOLA (ZARAUTZ) Hesi bizia: urmaela sortzea, eremuen birnaturalizazioa, etab.
CEIP INTXAURRONDO-HEGOA HLHI (DONOSTIA) Hegoa, jolastoki jasangarriago baterantz: patioaren birnaturalizaioa
CEIP SAN ANDRES HLHI (BERROBIKO ESKOLA) Nola landu honela bildu: aire zabalean eskolak emateko espazioak egokitzea, baratze bat sortzea, espazioak berdatzea, etab.
CEIP ELIZALDE HLHI (OIARTZUN) HH2 Transpatioa: patioaren eraldaketa eta berdatzea,
CIFP ARMERIA ESKOLA LHII (EIBAR) Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa.
CIFP DON BOSCO LHII (ERRENTERIA) Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoaren handipena.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2025/06/03/e2504071.htm

2024

IKASTETXEA EKIMENA
CEIPS MARIA ETA JOSE HLBHIP (ZUMAIA) HABIAK, Zumaienako Laborategi EkoEsperimentalak
IBAI LIZEOA (DONOSTIA) Ibai Ikastolako bihotz berdea taupaka
PEDRO MARÍA OTAÑO HLHI (ZIZURKIL) Baratza biziberritzen
TOKI ALAI BHI (IRUN) Kanpo espazio natural eta inklusiboa
URGAIN HERRI ESKOLA (OÑATI) Eskolako jolas parkea kanpo ikasgela bilakatzeko plan estrategiko pedagogikoa
BHI LAUAIZETA IKASTOLA (DONOSTIA) Ikasgela naturan eta baratza proiektua
OIANGUREN BHI (ORDIZIA) Klimara egokitzea (toldoak jartzea)
TALAIA BHI (HONDARRIBIA) Talaia autokontsumoruntz (instalazio fotovoltaikoa)
ELGETA HERRI ESKOLA (ELGETA) Energia eta ur kontsumoen kudeaketa jasangarrirako monitorizazio sistema
ARRASATE BHI (ARRASATE) Energia gutxiago kontsumitu
HAZITIK KOOPERATIBA INTEGRALA (AZKOITIA) Energia aldaketarako motorra (instlazio fotovoltaikoa)
BITORIANO GANDIAGA FUNDAZIOA (ZARAUTZ) HE4: Oteitza Jasangarriago egitea
IRURAKO IKASTOLA KOOP. (IRURA) Baratza zaharra/ eko-baratza
KARDALA LHII (MUTRIKU) Fitoplanktona, urmaelaren kalitate biologiko eta ingurumen kalitatearen adierazle
HAURTZARO IKASTOLA KOOP. (OIARTZUN) Jolas eremuko eraldaketa eta birnaturalizazioa

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2024/06/12/e2404239.htm

Aurreko edizioetan diruz lagundutako proiektuak honako esteka hauetan kontsulta daitezke:

2023

2022

2021