IRABAZI ASMORIK GABEKO ELKAERTEEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZAK

Departamentu honek egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten  irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntza lerro bat du, Gipuzkoan proiektuak egin ditzaten Garapen Iraunkorreko Helburu (GJH) hauek lortzen laguntzeko: 

-GHJ3. Uraren, airearen eta lurzoruaren kutsaduraren eta osasunari eragindako kalteen arteko loturan fokua jartzen duten proiektuak. 

-GHJ6. Ur masa kontinentalak kontserbatzen eta lehengoratzen lagunduko duten proiektuak, bai eta ur-baliabideen erabilera eraginkorra bultzatuko dutenak ere. 

-GHJ7. Eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak sustatzen dituzten proiektuak, bai eta herritarrak bi gai horien inguruan sentsibilizatzeko proiektuak ere. 

-GHJ11. Hirietako natura-ondarea, bertako paisajia eta hiri-azpiegitura berdearen funtzionaltsuna kontserbatzen eta zaharrberritzen lagunduko duten proiektuak.

-GHJ12. Eroskea berdea sustatzen duten proiektuak, bai eta etiketa ekologikoei buruzko informazioa ematen dutenak eta horien erabilera butzaltzen dutenak ere. 

-GHJ13. Herritarrak klima-aldaketaz sentsibilizatzeko proiektuak, bai eta klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko proiektuak ere. 

-GHJ14. Kostaldeko eremuak kontserbatzen eta lehengoratzen lagunduko duten eta herritarrak itsas ingurunea babestearen inguruan sentsibilizatzen dituzten proiektuak ere. 

-GHJ15.  Lurreko ekosistemak babesten eta kontserbatzen laguntzen duten proiektuak. Era berean, herritarrak biodibertsitatearen kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzen dituztenak eta biodibertsitateari buruz duten ezagutza hobetzen dutenak, 

Deialdi hau urterokoa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzen atarian bidez egin behar da eskabidea.

Zer jarduera mota diruz laguntzen dira?

Honako proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

  1. Dirulaguntza honen xede diren GJHetarako finkatutako gaiei buruzko ingurumen-azterlanak, txostenak edo ikerketak egitea.
  2. Dirulaguntza honen xede diren GJHetarako finkatutako gaiei buruzko hezkuntzako proiektuak biztanleria osoarentzat edo kolektibo espezifikoentzat direnak, baldin eta hezkuntza arautuarekin lotuta ez badadude. Informazio-, dibulgazio-eta gizarte-sentsibilizazioko kanpainak egin ahal izango dituzate, baita ingurumenaren arloko munduko egunak ere. Erakusketak, eztabaidak, hitzaldiak, mahai-inguruak, ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, eta sinposioak egin ahal izango dituzate. Halaber, zinama- edo bideo-zikloak eta -saioak antolatuko dituzte, eta argitalpenak, ikus-entzunezko materialak eta web-orriak egingo dituzte. . 
  3. Ingurumen-boluntariotzari eta haren sustapenari buruzko informazio-proiektuak. Era berean, natura kontserbatzeko eta lehengoratzeko eta ingurumen-hezkuntzarako boluntarioekin jarduera zehatzak garatzeko proiketurak ere sartuko dira. 
  4. Dirulaguntza honen xede diren GJHetarako finkatutako gaiei buruzko herritaren zientzia-proiektuak. Proiektua ibilbide zientifko ezaguna duten erakunde edo pertsonekin lankidetzan egin behar da, eta ikerketa-lanetatik lortutako datuak publiko orokorraren eskura jarri beharko dira datu-base zientifiko egokien bidez. Diruz lagunduko diren zereginak honako hauek izango dira: proiektua diseinatzea, proiektua sustatzeko kanpainak, boluntariotzarako prestakuntza-ikastaroak, boluntarioek datuak hartzeko beharrezkoak diren materialak, datuak biltzea eta ordenatzea, dagozkion datu-baseetara transferitzea, eta emaitzak eta ondorioak idaztea. 

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen kontsulta daitezke oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia.