Ingurumen inbertsioengatik kenkariak

2/2014 Foru Arauak, urtarrilaren 17koak, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoak, 65.2.b artikuluan aurreikusten duenez, zergadunek ibilgetu materialeko aktibo berrietan egindako inbertsioen zenbatekoaren % 15 kendu ahal izango dute kuota likidotik, inbertsio horiek beharrezkoak direnean jarraian adierazten diren xedeetako bat edo batzuk dituzten proiektuak gauzatzeko:

  1. Hondakinak minimizatzea, berrerabiltzea eta balioztatzea.
  2. Mugikortasuna eta garraio iraunkorra.
  3. Naturaguneetako ingurumena leheneratzea, konpentsazio neurriak edo bestelako borondatezko ekintzak gauzatzearen ondorioz.
  4. Ur kontsumoa minimizatzea eta ura araztea.
  5. Energia berriztagarrien erabilera eta energia eraginkortasuna.

Horretarako, Jasangarritasun Departamentuko Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzak inbertsioaren ingurumen egokitasunaren ziurtagiria emango du, egiaztatu ahal izateko betetzen direla zerga hori arautzen duen araudian kenkaria aplikatzeko ezarritako baldintzak –2/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa, eta 17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena-.

PROZEDURA

Honela laburbil daiteke prozedura:

  1. Ingurumeneko egokitasun ziurtagiriaren eskaera. Ingurumen Administrazioko Zuzendaritza Nagusian egin behar da, erregistro elektronikoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, zergadunak kenkari hori aplikatzen duen lehen zergaldia amaitu baino lehen.

    Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuaren 36.3 artikuluan, xedatutakoaren arabera, eskaerak, gutxienez, honako informazio hau jaso beharko du:

    1. Proiektuaren deskribapen xehatua, proiektuaren xedea eta artikulu horren 1. apartatuan aipatutakoen artean sartzen den kasua identifikatuz.
    2. Egin beharreko inbertsio planaren kuantifikazioa eta inbertsioak egiteko egutegia.
    3. Erabiliko den teknologia, haren jatorria eta aurretik dauden erreferentziak.
    4. Sektoreko Administrazioak edo entitate homologatuek eman beharreko baimena, adostasun txostena edota ziurtagiria.

    Halaber, eskaerak honako hauek jasoko ditu:

    • Zergadunak kendu nahi dituen inbertsioen fakturak eta ordainagiriak.
    • Zergadunak kendu nahi dituen inbertsioei emandako dirulaguntzen ebazpenak.
  2. Ingurumen Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak ingurumen egokitasunaren ziurtagiria ematea.
  3. Zergadunak Ingurumen Egokitasunaren Ziurtagiria Ogasun eta Finantza Departamentuan aurkeztea. Borondatezkoa izan daiteke sozietateen gaineko zergaren autolikidazioarekin batera edo Ogasun eta Finantza Departamentuak errekerimendua egin ondoren.

INGURUMEN EGOKITASUNAREN ZIURTAGIRIA ESKATZEA