UDALAK

Sail honek, 2006. urteaz geroztik, berariazko dirulaguntza lerro bat dauka Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalentzat, gaur egun 2030 Agendaren babesean garapen iraunkorreko tokiko politikak bultzatzeko.

Deialdi hau urterokoa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzen atariaren bidez egin behar da eskabidea.

Zer jarduera mota diruz laguntzen dira?

Diruz laguntzen dira, besteak beste, naturan oinarritutako konponbideak sustatzen dituzten jarduketak, naturaguneak kontserbatzea eta lehengoratzea (kostaldeko espazioak, ibaietakoak, lehorrekoak, etab.), klima-aldaketa arintzeko eta/edo horretara egokitzeko jarduketak (babesleku klimatikoak, alerta goiztiarreko sistemak, etab.), biodibertsitatea kontserbatzeko lurzoruak erostea, etab.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen kontsulta daitezke oinarri arautzaileak eta azken urteko deialdia (2025).

Azkeneko edizioetan diruz lagundutako proiektuak

2025 

UDALA EKIMENA
Legorreta Paper-fabrika zaharraren eremuan Oria ibaiaren berroneratzea
Anoeta Lasarbe eremuko arnasgune proiektua
Legazpi Mirandaolako ibai- eta natura-ingurunearen balioa handitzeko ekintza-plana egitea
Itsasondo Itsasondoko udalerrian ingurumen izaerako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) bultzatzeko lur erosketak
Ataun Ataunen herri baratza ekologikoak sortzeko proiektua
Orio Ikastolako ingurunea berdetu eta iragazkortasuna hobetzeko proiektua idaztea
Pasaia Donibaneko itsas jatorriko uholdeen arriskuaren alerta-adierazle bat zehaztea
Alkiza Fagus Alkiza interpretazio zentroaren 2025eko programazioa
Donostia Landareztatzea eta naturan oinarritutako soluzioak
Bergara Biodibertsitatea kontserbatzeko lursailak erostea eta udal-ondarean sartzea
Astigarraga Astigarragako udalerrian 2030 Agendaren garapen jasangarrirako 6. Helburua lantzeko proiektua
Arrasate Azpiegitura berdearen, klimaren eta energiaren plana idaztea
Eibar Urko mendiaren magalean baso autoktonoa berreskuratzeko lurrak erostea
Zarauz Zarautz 2030 - Udalerrian garatu diren estrategia eta ekimenen jarraipena

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2025/05/30/e2504000.htm

2024

UDALA EKIMENA
Alegia Alegiako Agenda 2030 Idaztea
Hernani Hernaniko babesleku klimatikoen sarea definitzea
Ibarra Ibarrako 2030 Agenda definitzea eta ezartzea
Irun Irungo klima-babeslekuen mapa
Pasaia Pasaiako klima babeslekuak eta azpiegitura berdea definitu eta horien mapa bat egitea
Bergara Larramendi industrialdean aire-laginetan merkurio gaseosoaren neurketa
Eibar Mapa termiko bat egitea
Pasaia Pasaiako jardueren erregistroa egitea
Zarautz Udalerrian 2030 Agendaren inguruan garatu diren estrategia eta ekimenen jarraipena
Itsasondo Itsasondoko udalerrian ingurumen izaerako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) bultzatzeko lur erosketak
Mendaro Garapen jasangarrirako Helburuak bultzatzeko lur erosketa
Ezkio-Itsaso Kizkitzako pagadiaren egokitzapen lanak
Soraluze Biodibertsitatea kontserbatzeko bi lursailen erosketa
Amezketa Luberrieta-azpia eremuko baso habitataren lehengoratze lanak
Legazpi San Ignazio auzoko berdegunean sakonerarik gabeko ur-parkea eraikitzeko lanak
Oñati Mikeletxe eremuko ur-biltegia egokitzea
Olaberria AHT-aren betelanen eremu degradatua berreskuratzeko lanak

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2024/06/20/e2404538.htm

Aurreko edizioetan diruz lagundutako proiektuak honako esteka hauetan kontsulta daitezke:

2023

2022

2021