Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri dago AP-8 eta GI-20 errepideetan zeharkako drainatze-lanak birgaitzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa

2025·05·22

Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiak AP-8 eta GI-20 errepideetan zeharkako drainatze-lanak birgaitzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko aurretiazko kontsulten eta jendaurreko informazioaren izapidea hasi du.

Hori dela eta, proiektuaren ingurumen agiria eskuragarri dago web orri honetan eragindako administrazio publikoek, interesdunek eta publiko orokorrak aztertu ahal izateko eta proiektuek ingurumenean eragin esangarriak izan ditzaketen iritzia eman ahal izateko, baita, komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko.

Iradokizun eta ekarpenak aurkezteko  hilabeteko epea egongo da

Dokumentazioa