Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri daude 17.1 Bengolea azpieremuan Urretxuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketaren ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren agiriak

2025·07·07


Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri daude 17.1 Bengolea azpieremuan Urretxuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketaren ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren agiriak

 

Urretxuko Udalak eskatuta, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiak 17.1 Bengolea azpieremuan Urretxuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko kontsultak eta jendaurreko informazioaren izapidea hasi du.

Hori dela eta, eskuragarri daude web orri honetan aldaketa horren zirriborroa eta ingurumen dokumentu estrategikoa, herri administrazioek eta publiko orokorrak aztertu ahal izateko eta komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizun eta ekarpenak aurkezteko.

Iradokizun eta ekarpenak aurkezteko hilabeteko epea egongo da.

Dokumentazioa