2025·07·30
Orioko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren barruan, Jasangarritasun Departamentuak Ingurumen Adierazpen Estrategikoa egin du.
Adierazpenak plan orokorraren eta horren ebaluazioaren prozesuaren balioespena egiten ditu ingurumenaren ikuspuntutik, planaren hasierako onarpenetik sartu eta integratu diren aldaketak gehitu diren analisien bitartez eta orduko Ingurumeneko Zuzendaritzak igorritako irismeneko dokumentuan adierazitako irizpideen barneratzearen arabera, zeintzuk era egokian egin diren.
Plan orokorrean sartu beharreko neurrien artean, hauek nabarmentzen dira: garapen berriko bi eremuren (Arrantzale kalean eta Eusko Gudarien kalean) ingurumen-zarataren azterketan sakontzea, udalerriko eremu akustikoen mugaketa eta zonifikazioa hobetzea, Oriako itsasadarrean sakabanatuta dauden landaretza interesgarri gisa hartzea, eta Aizperroko industrialdea ezestea, ingurumenean dituen eraginengatik.