Egoitza. Egoitza gipuzkoako lurralde historikoan izan behar da.

Ziurtagiri digitala. Eskatzaileak ziurtagiri digitala edo gipuzkoako foru aldundiak aintzatetsitako ziurtagiri elektronikoetako bat izan beharko du. Izapideak bitarteko elektronikoak erabiliz egin beharko dituzte, nahitaez, lurreko garraioen antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 legean eta hura egikaritzeko eta garatzeko emandako arauetan jasotako baimen eta gaikuntzen titularrek eta eskatzaileek­, bai pertsona fisikoek bai juridikoek. (lurreko garraioen antolamenduari buruzko legearen 56. Artikulua).
Ziurtagiri digitala lortzeari buruzko informazio gehiago.

Tasa ordaintzea. 54,06 € da takografo-txartelaren izapideak egiteko tasa (eskaera, berritzea, galtzea, lapurreta, aiz nanera aldatzea). Ordainketa-gutuna eskatzean, eskatzen diren txartelen kopurua adierazi behar da.
Eskatu ordainketa-gutuna.

Eskabide-agiria. Eskabide-agiria beteta aurkeztu behar da. Oso garrantzitsua da eskabide‑agirian helbide elektroniko bat adieraztea; hartara, dokumentazioa osorik ez badago, elektronikoki eskatuko da. Eskaera orria

Gidabaimena. Indarrean dagoen c, c1, d, d1 edo b+e motako gidabaimen bat izan behar da.

Gidari batek ezingo du baliozko gidari-txartel bat baino gehiago izan, eta bere txartel pertsonalizatua erabil dezake soilik. Gidariak ez du akastuna den edo iraungita dagoen gidari-txartelik erabili behar.

Gidari-txartelaren balio-epea ez da bost urtetik gorakoa izango. Txartela berritzeko eskaera gidari-txartela iraungi baino lehen egin behar da; iraungipen-data baino 35 egun lehenago hasten da eskaera aurkezteko epea.

Betekizunak eta beharrezko dokumentazioa

  1. Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da, Ordainketa-gutunaren eskaera estekaren bidez.
  2. Eskabide  orria bete. Ezinbestekoa da txartela zein posta-helbidetan jaso nahi den adieraztea.
  3. Eskabide orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira:
    1. NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT), edo pasaportea.
    2. B+E, C, C1, D edo D1 motako gidabaimena, ez da beharrezkoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan inskribatuta badago.
    3. Eskabidea aurkezten den probintzian bizitzea egiaztatzen duen agiria. Egiaztapen horretarako, Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrei dagokienez, nahikoa izango da froga-balioa duen edozein dokumentu; hirugarren herrialdeetako herritarrek, berriz, bizilekua honako agiri hauetako baten bidez egiaztatu behar dute: atzerritarraren identifikazio txartela (AIT); lan eta bizileku bisa; lan egiteko administrazio-baimena, edo beste dokumentu baliokideren bat, betiere dokumentu hori atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko legeriaren arabera eman bada.
    4. Eskatzailearen gaur egungo argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa eta ezaugarri hauek dituena:
      • Eskatzailea ezin da agertu betaurreko ilunekin, kapelarekin edo aurpegia guztiz edo partzialki ezkutatzen duen beste inolako elementurekin.
      • Neurria: 25 × 32 milimetro. Kolorezkoa, hondo uniformea eta tonu zuri edo argia dituena.
      • Hazbete bakoitzeko 600 puntuko bereizmena izan behar du gutxienez, eta fitxategiak JPEG formatuan egon behar du, kalitatea arriskuan jartzen ez duen konpresioarekin.
      • Kokotsaren eta kopetaren —edo ilea jaiotzen den tokiaren— arteko distantzia 20 eta 25 milimetro artekoa izan behar da.
  4. Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.

Gidari-txartelaren balio-epea ez da bost urtetik gorakoa izango. Txartela berritzeko eskaera gidari-txartela iraungi baino lehen egin behar da, iraungipen-data baino 35 egun lehenagotik hasi eta 15 egun baliodun lehenago arteko epean, hartara txartel zaharra iraungi baino lehen administrazio eskudunak beste txartel bat eman ahal izan dezan.

Betekizunak eta beharrezko dokumentazioa

  1. Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da, Ordainketa-gutunaren eskaera estekaren bidez.
  2. Eskabide orria bete. Eskaeraren arrazoian, adierazi behar da txartela iraungitzeagatik berritu nahi dela. Berritu beharreko txartelaren zenbakia zehaztu behar da. Txartela zein posta-helbidetan jaso nahi duzun adierazi behar duzu
  3. Eskabide orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira:
    1. NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT), edo pasaportea.
    2. B+E, C, C1, D edo D1 motako gidabaimena, ez da beharrezkoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan inskribatuta badago.
    3. Eskabidea aurkezten den probintzian bizitzea egiaztatzen duen agiria. Egiaztapen horretarako, Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrei dagokienez, nahikoa izango da froga-balioa duen edozein dokumentu; hirugarren herrialdeetako herritarrek, berriz, bizilekua honako agiri hauetako baten bidez egiaztatu behar dute: atzerritarraren identifikazio txartela (AIT); lan eta bizileku bisa; lan egiteko administrazio-baimena, edo beste dokumentu baliokideren bat, betiere dokumentu hori atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko legeriaren arabera eman bada.
    4. Eskatzailearen gaur egungo argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa eta ezaugarri hauek dituena:
      • Eskatzailea ezin da agertu betaurreko ilunekin, kapelarekin edo aurpegia guztiz edo partzialki ezkutatzen duen beste inolako elementurekin.
      • Neurria: 25 × 32 milimetro. Kolorezkoa, hondo uniformea eta tonu zuri edo argia dituena.
      • Hazbete bakoitzeko 600 puntuko bereizmena izan behar du gutxienez, eta fitxategiak JPEG formatuan egon behar du, kalitatea arriskuan jartzen ez duen konpresioarekin.
      • Kokotsaren eta kopetaren —edo ilea jaiotzen den tokiaren— arteko distantzia 20 eta 25 milimetro artekoa izan behar da.
  4. Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.

Gidari-txartela galduz gero, txartela ordezteko eskatu behar du gidariak, gehienez ere zazpi egun naturaleko epean.

Galdutako txartela berreskuratzen badu gero gidariak, berehala itzuli beharko dio dagokion organo jaulkitzaileari.

Txartel berriak aurreko txartelaren balio-epe bera izango du.

Betekizunak eta beharrezko dokumentazioa

  1. Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da, Ordainketa-gutunaren eskaera estekaren bidez.
  2. Eskabide  orria bete. Eskaeraren arrazoian, adierazi behar da txartela galdu delako ordeztu nahi dela. Ordeztu beharreko txartelaren zenbakia zehaztu behar da. Ezinbestekoa da txartela zein posta-helbidetan jaso nahi den adieraztea.
  3. Eskabide orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira:
    1. NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT), edo pasaportea.
    2. B+E, C, C1, D edo D1 motako gidabaimena, ez da beharrezkoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan inskribatuta badago.
    3. Eskabidea aurkezten den probintzian bizitzea egiaztatzen duen agiria. Egiaztapen horretarako, Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrei dagokienez, nahikoa izango da froga-balioa duen edozein dokumentu; hirugarren herrialdeetako herritarrek, berriz, bizilekua honako agiri hauetako baten bidez egiaztatu behar dute: atzerritarraren identifikazio txartela (AIT); lan eta bizileku bisa; lan egiteko administrazio-baimena, edo beste dokumentu baliokideren bat, betiere dokumentu hori atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko legeriaren arabera eman bada.
    4. Eskatzailearen gaur egungo argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa eta ezaugarri hauek dituena:
      • Eskatzailea ezin da agertu betaurreko ilunekin, kapelarekin edo aurpegia guztiz edo partzialki ezkutatzen duen beste inolako elementurekin.
      • Neurria: 25 × 32 milimetro. Kolorezkoa, hondo uniformea eta tonu zuri edo argia dituena.
      • Hazbete bakoitzeko 600 puntuko bereizmena izan behar du gutxienez, eta fitxategiak JPEG formatuan egon behar du, kalitatea arriskuan jartzen ez duen konpresioarekin.
      • Kokotsaren eta kopetaren —edo ilea jaiotzen den tokiaren— arteko distantzia 20 eta 25 milimetro artekoa izan behar da.
  4. Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.

Gidari-txartela lapurtuz gero, txartela ordezteko eskatu behar du gidariak, gehienez ere lapurreta gertatu eta zazpi egun naturaleko epean.

Lapurtutako txartela berreskuratzen badu geroago gidariak, berehala itzuli beharko dio dagokion organo jaulkitzaileari.

Txartel berriak aurreko txartelaren balio-epe bera izango du.

Betekizunak eta beharrezko dokumentazioa

  1. Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da, Ordainketa-gutunaren eskaera estekaren bidez.
  2. Eskabide  orria bete. Eskaeraren arrazoian, adierazi behar da txartela lapurtua izan delako ordeztu nahi dela. Ordeztu beharreko txartelaren zenbakia zehaztu behar da. Ezinbestekoa da txartela zein posta-helbidetan jaso nahi den adieraztea.
  3. Eskabide orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira:
    1. NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT), edo pasaportea.
    2. B+E, C, C1, D edo D1 motako gidabaimena, ez da beharrezkoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan inskribatuta badago.
    3. Eskabidea aurkezten den probintzian bizitzea egiaztatzen duen agiria. Egiaztapen horretarako, Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrei dagokienez, nahikoa izango da froga-balioa duen edozein dokumentu; hirugarren herrialdeetako herritarrek, berriz, bizilekua honako agiri hauetako baten bidez egiaztatu behar dute: atzerritarraren identifikazio txartela (AIT); lan eta bizileku bisa; lan egiteko administrazio-baimena, edo beste dokumentu baliokideren bat, betiere dokumentu hori atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko legeriaren arabera eman bada.
    4. Eskatzailearen gaur egungo argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa eta ezaugarri hauek dituena:
      • Eskatzailea ezin da agertu betaurreko ilunekin, kapelarekin edo aurpegia guztiz edo partzialki ezkutatzen duen beste inolako elementurekin.
      • Neurria: 25 × 32 milimetro. Kolorezkoa, hondo uniformea eta tonu zuri edo argia dituena.
      • Hazbete bakoitzeko 600 puntuko bereizmena izan behar du gutxienez, eta fitxategiak JPEG formatuan egon behar du, kalitatea arriskuan jartzen ez duen konpresioarekin.
      • Kokotsaren eta kopetaren —edo ilea jaiotzen den tokiaren— arteko distantzia 20 eta 25 milimetro artekoa izan behar da.
  4. Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.

Datuak aldatzeagatik txartela ordezteko izapidea aurrez aurre egingo da.

Aurrez aurreko izapideak egiteko, hitzordua eskatu behar da nahitaez aldez aurretik, helbide honetan: tacografodigital@gipuzkoa.eus

Aurrez aurreko izapidea egin baino lehenagoko urratsak:

  1. Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta garraio bulegoetara joan aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da, eskuineko laukian dagoen estekaren bidez.
  2. Aurkeztu beharreko eskabide-inprimakia bete, eta, ordeztu beharreko txartelarekin batera, garraio bulegoetan aurkeztu.
  3. Ordezpena izapidetzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:
    1. NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT) edo pasaportea.
    2. Egingo den aldaketa justifikatzen duen dokumentazioa.

Adi: ordeztu beharreko txartela garraio bulegoetan aurkeztu aurretik, txartelen edukia deskargatu behar da nahitaez (FOM/1190/2005 Agindua, apirilaren 25ekoa, 24. artikulua). 

Garraio-txartelak gaizki funtzionatzen duelako edo hondatuta dagoelako ordeztu behar denean, bulegoan aurrez aurre egin behar da izapidea.

Txartelaren ordezpena izapidetu aurretik, matxuratutako edo hondatutako txartela aurkeztu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiaren garraio bulegoetan, egiazta dezaten.

Aurrez aurreko izapideak egiteko, hitzordua eskatu behar da nahitaez aldez aurretik, helbide honetan: tacografodigital@gipuzkoa.eus

Txartelaren ordezpena izapidetzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT) edo pasaportea.
  2. B+E, C, C1, D edo D1 motako gidabaimena, ez da beharrezkoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan inskribatuta badago.

Garraio-bulegoetan eskuratuko dira eskabide-inprimakia eta tasa ordaintzeko ordainketa‑gutuna

Herrialde-aldaketen ondoriozko txartel trukeak aurrez aurre izapidetuko dira.

Aurrez aurreko izapideak egiteko, hitzordua eskatu behar da nahitaez aldez aurretik, helbide honetan: tacografodigital@gipuzkoa.eus

Aurrez aurreko izapidea egin baino lehenagoko urratsak:

  1. Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta garraio bulegoetara joan aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da.
  2. Aurkeztu beharreko eskabide-inprimakia bete, eta, trukatu beharreko txartelarekin batera, garraio bulegoetan aurkeztu. Adi: trukatu beharreko txartela garraio bulegoetan aurkeztu aurretik, txartelaren edukia deskargatu behar da nahitaez (FOM/1190/2005 Agindua, apirilaren 25ekoa, 24. artikulua). 
  3. Trukea izapidetzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:
    1. NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT) edo pasaportea.
    2. B+E, C, C1, D edo D1 motako gidabaimena, ez da beharrezkoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan inskribatuta badago.
    3. Eskabidea aurkezten den probintzian bizitzea egiaztatzen duen agiria. Egiaztapen horretarako, Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrei dagokienez, nahikoa izango da froga-balioa duen edozein dokumentu; hirugarren herrialdeetako herritarrek, berriz, bizilekua honako agiri hauetako baten bidez egiaztatu behar dute: atzerritarraren identifikazio txartela (AIT); lan eta bizileku bisa; lan egiteko administrazio-baimena, edo beste dokumentu baliokideren bat, betiere dokumentu hori atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko legeriaren arabera eman bada.
    4. Eskatzailearen gaur egungo argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa eta ezaugarri hauek dituena:
      • Eskatzailea ezin da agertu betaurreko ilunekin, kapelarekin edo aurpegia guztiz edo partzialki ezkutatzen duen beste inolako elementurekin.
      • Neurria: 25 × 32 milimetro. Kolorezkoa, hondo uniformea eta tonu zuria edo argia dituena.
      • Hazbete bakoitzeko 600 puntuko bereizmena izan behar du gutxienez, eta fitxategiak JPEG formatuan egon behar du, kalitatea arriskuan jartzen ez duen konpresioarekin.
      • Kokotsaren eta kopetaren —edo ilea jaiotzen den tokiaren— arteko distantzia 20 eta 25 milimetro artekoa izan behar da