Egoitza. Egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan behar da.

Ziurtagiri digitala. Eskatzaileak ziurtagiri digitala edo Gipuzkoako Foru Aldundiak aintzatetsitako ziurtagiri elektronikoetako bat izan beharko du. Izapideak bitarteko elektronikoak erabiliz egin beharko dituzte, nahitaez, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura egikaritzeko eta garatzeko emandako arauetan jasotako baimen eta gaikuntzen titularrek eta eskatzaileek­, bai pertsona fisikoek bai juridikoek. (Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 56. artikulua). Ziurtagiri digitala lortzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu web orrian, eskuineko laukian dagoen estekaren bidez.

Tasa Ordaintzea. Takografo-txartelaren izapideak egiteko tasa (eskaera, berritzea, galtzea, lapurreta, AIZ NANera aldatzea) txartel bakoitzeko 54,06 €koa da.Ordainketa-gutuna eskatzean, eskatzen diren txartelen kopurua adierazi behar da.

Eskatu ordainketa-gutuna, eskuineko laukian dagoen estekaren bidez.

Eskabide-Agiria. Eskabide-agiria beteta aurkeztu behar da. Oso garrantzitsua da eskabide‑agirian helbide elektroniko bat adieraztea; hartara, dokumentazioa osorik ez badago, elektronikoki eskatuko da.Eskaera Orria

Enpresa garraio-baimenen baten titular ez bada, ibilgailu baten zirkulazio-baimena aurkeztu behar du

Enpresak beharrezkotzat jotzen dituen adina txartel eskatu ahal izango ditu; gehienez ere 62.

Ordainketa-gutuna kudeatzean, zenbat txartel eskatuko diren adierazi behar da.

Enpresa-txartelen balio-epea bost urtekoa da.

Betekizunak eta beharrezko dokumentazioa

  1. Ordainketa-gutun bat atera, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da. Horretarako, web orrian sartu behar da, Ordainketa-gutunaren eskaera estekaren bidez.
  2. Eskabide-orria bete. Ezinbestekoa da txartela zein posta-helbidetan jaso nahi den adieraztea.
  3. Eskabide-orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira:
    1. IFKa, NANa, AITa.
    2. Zerga-egoitza eskabidea aurkezten den probintzian izatea egiaztatzen duen agiria.
  4. Enpresa garraio-baimenen baten titular ez bada, ibilgailu baten zirkulazio-baimena aurkeztu behar du.
  5. Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea

Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da, Ordainketa-gutunaren eskaera estekaren bidez.  

  1. Ordainketa-gutuna eskatzean, zenbat txartel eskatzen diren adierazi behar da.
  2. Eskabide-orria bete. Ezinbestekoa da txartela zein posta-helbidetan jaso nahi den adieraztea
  3. Eskabide-orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira:
    1. IFKa, NANa, AITa.
    2. Zerga-egoitza eskabidea aurkezten den probintzian izatea egiaztatzen duen agiria.
  4. Enpresa garraio-baimenen baten titular ez bada, ibilgailu baten zirkulazio-baimena aurkeztu behar du
  5. Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea

1) Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da.

2) Eskabide-orria bete.  

3) Eskabide-orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira: 
a) IFKa, NANa, AITa.
b) Zerga-egoitza eskabidea aurkezten den probintzian izatea egiaztatzen duen agiria. 
c) Galeraren zinpeko adierazpena, erantsita dagoen ereduaren arabera.

4) Enpresa garraio-baimenen baten titular ez bada, ibilgailu baten zirkulazio-baimena aurkeztu behar du. 

5) Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.
 

1) Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da.

2) Eskabide-orria bete. 

3) Eskabide-orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu  hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira: 

a) IFKa, NANa, AITa.
b) Zerga-egoitza eskabidea aurkezten den probintzian izatea egiaztatzen duen agiria. 
c) Lapurreta Poliziaren aurrean salatu izanaren agiria.

 4) Enpresa garraio-baimenen baten titular ez bada, ibilgailu baten zirkulazio-baimena aurkeztu behar du. 

5) Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.
 

Datuak aldatzeagatik txartela ordezteko izapidea aurrez aurre egingo da.
Aurrez aurreko izapideak egiteko, hitzordua eskatu behar da nahitaez aldez aurretik, helbide honetan: tacografodigital@gipuzkoa.eus

Aurrez aurreko izapidea egin baino lehenagoko urratsak:

1) Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta garraio bulegoetara joan aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da.  
 
2) Aurkeztu beharreko eskabide-inprimakia bete, eta, ordeztu beharreko txartelarekin batera, garraio bulegoetan aurkeztu.

 3) Ordezpena izapidetzeko aurkeztu beharrekoa:
a) IFKa, NANa, AITa.

Garraio-txartelak gaizki funtzionatzen duelako edo hondatuta dagoelako ordeztu behar denean, bulegoan aurrez aurre egin behar da izapidea.
Txartelaren ordezpena izapidetu aurretik, matxuratutako edo hondatutako txartela aurkeztu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiaren garraio bulegoetan, egiazta dezaten.
 Aurrez aurreko izapideak egiteko, hitzordua eskatu behar da nahitaez aldez aurretik, helbide honetan: tacografodigital@gipuzkoa.eus
Txartelaren ordezpena izapidetzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) IFKa, NANa, AITa.
Garraio-bulegoetan eskuratuko dira eskabide-inprimakia eta tasa ordaintzeko ordainketa gutuna.