INSTALAZIOA-KALIBRAZIOA: Industriako baimena, mota honetakoa:

  • II mota: takografo digitalak instalatzeko, aktibatzeko, egiaztatzeko eta lehen kalibraketa egiteko.
  • III mota: 2.2 artikuluan aurreikusitako esku-hartze tekniko guztietarako (instalazioa, egiaztapena, aktibazioa, kalibraketa edo parametrizazioa, aldizkako ikuskapena edo kontrola, eta konponketa).
  • V mota: takografoak egiaztatzeko, kalibratzeko edo parametrizatzeko, eta aldian behin ikuskatzeko edo kontrolatzeko.
  • Txartel bat izapidetuko da arduradun tekniko edo teknikari bakoitzeko. Zentro teknikoko txartela zein arduradun tekniko edo teknikariren izenean pertsonalizatzen den, arduradun tekniko edo teknikari horrek bakarrik erabili ahal izango du txartel hori.
  • Txartelen baliozkotasun-epea urtebetekoa da.

INSTALAZIOA-AKTIBAZIOA: industriako mota honetako baimena:

  • I mota: takografo digitalak instalatzeko eta/edo aktibatzeko bakarrik.
  • Hiru txartel eska daitezke, gehienez. Ordainketa-gutuna eskatzean, zenbat txartel eskatzen diren adierazi behar da.
  • Titularrak izendatutako langileek bakarrik erabiliko dituzte txartel esleituak, eta titularrak horretarako ezarri behar dituen lan-prozeduren barruan erabiliko dituzte.

Oharra: soilik IV motarako baimenduta dauden lantegiek (takografo analogikoen konponketakoek) ez dute takografo digitaletan esku hartzeko baimenik. Ondorioz, ezin dute lantegi-txartelik eskuratu.

  1. Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da.
  2. Eskabide-orria bete. Eskatzen den txartel bakoitzeko eskabide-inprimaki bat bete behar da.
  3. Eskabide-orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira:
    1. Zentro teknikoaren IFKa, NANa.
    2. Txartela zein teknikarirentzat eskatzen den, teknikari horren NANa edo AITa.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoan industriaren arloan eskumena duen organoak zentro teknikoari emandako baimena.
    4. Arduradun tekniko edo teknikariaren prestakuntza-ziurtagiria.
    5. Zentro teknikoaren kudeaketa-sistemaren edo ekoizpen adostasunaren ziurtagiria —indarrean dagoena—, baimentzean galdatua.
  4. Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.

  1. Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da.
  2. Eskabide-orria bete.
  3. Eskabide-orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira:
    1. Zentro teknikoaren IFKa, NANa (hiru txartel eska daitezke, gehienez).
    2. Teknikarien NANa, AITa, pasaportea.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoan industriaren arloan eskumena duen organoak zentro teknikoari emandako baimena.
    4. Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora. https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.

1) Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da.

2) Eskabide-orria bete. 
 
3) Eskabide-orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira: 

a) Zentro teknikoaren IFKa, NANa, AITa (hiru txartel eska daitezke, gehienez).
b) Teknikarien NANa, AITa, pasaportea. 
c) Euskal Autonomia Erkidegoan industriaren arloan eskumena duen organoak zentro teknikoari emandako baimena.

4) Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora:   https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/