Atzealdea 2.Tailerrak: Non jarri nahi dugu begirada? Zein dira gure estrategiak edota lan-ildoak?

2.Tailerrak: Non jarri nahi dugu begirada? Zein dira gure estrategiak edota lan-ildoak? Egina

Tailerra

Gipuzkoan ekintza komunitarioan oinarritutako politika publikoak sustatzeko marko kontzeptual eta estrategikoa lantzeko abiatutako proiektuaren baitan bigarren tailerrak  egin ditugu: 

  • Herri ertain eta handiei zuzendutakoa: Donostiako EHUko Campuseko Carlos Santa Maria Eraikinean. Lan saio horretan, erakunde publiko ezberdinetan edo ezberdinentzat lan egiten dugun 40 pertsona inguruk parte hartu dute. 
  • Herri txikiei zuzendutakoa: Asteasuko Udaletxean. Lan saio horretan 10 bat pertsona inguruk parte hartu dute. 

Helburuak:

Toki- edo lurralde-mailako erakundeetatik ekintza komunitarioa bultzatzeko estrategiak lantzea, identifikatutako erronkak oinarri hartuta

  • 1. erronka = Antolatuta dauden herritarrak: nola lan egin ehun soziala indartu eta elkarteek proiektu sendoak izateko?
  • 2. erronka = Antolatuta ez dauden herritarrak: nola iritsi, iristen ez garen horiengana?
  • 3. erronka = Azpiegitura sozialak / Espazio publikoa: nola egin azpiegiturek bizitza komunitarioa sustatu dezaten, harremanetarako edo elkartzeko gune izan daitezen?
  • 4. erronka = Sektorekako politikak: nola egin kultura/hezkuntza/berdintasun/osasun/hirigintza/jasangarritasun… komunitario bat?

 

Hizkuntza:

Euskara

Bideoak

Baliabideak
Ekintza komunitarioa bultzatzeko estrategiak. Esperientziak. Errenteria eta Mugiment Gipuzkoa.
2. tailerra: Non jarri nahi dugu begirada? Zein dira gure estrategiak edota lan-ildoak? (sintesia)
Ekintza Komunitarioa bultzatzeko estrategiak: Bartzelonako Udaleko adibidea. Oscar Rebollo. (gaztelaniaz)
Lotura duten ekintzak Ordua
0 Gipuzkoan ekintza komunitarioan oinarritutako politika publikoak sustatzeko marko kontzeptual eta estrategikoa lantzea
Egina