Atzealdea BIDELAGUNTZA: Ekintza komunitarioaren metodologian sakontzeko ikastaro trinkoa

BIDELAGUNTZA: Ekintza komunitarioaren metodologian sakontzeko ikastaro trinkoa Hasi gabe

Ikastaroa

 

 

Nork eskatu eta nork parte hartu dezake:
•    Lurraldeko edo toki mailako teknikari, gizarte langile edo hezitzaileei zuzendutako ikastaroa da.  
•    Herri txikien kasuan, ordezkari politikoek edota herriko eragileek ere parte har dezakete.

Egitura:
•    Ernesto Morales eta Oscar Rebollo (IGOP-UAB)
•    20 ordu (4 egun 5 orduko)
•    Ostiraletan: 2025eko urtarrilak 10, 17, 24, 31
•    Ordutegia: 9:00-14:00
•    Saioetan tailer dinamikak, hizlariak egindako aurkezpenak eta eztabaida irekiak uztartuko dira.

Eskaera-prozesua:
•    Udalek eskaera egin ahal izango dute. 
•    Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaerak aztertu, eta  eskatzaileari jakinaraziko dio berea onartu edo baztertu egin ote den.
•    Eskaerak baloratzeko orduan, kontuan hartuko dira zenbait irizpide, hala nola, udalen tamaina, udalaren baliabideak eta udalak Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioarekin duen lotura.

Izen-ematea:

Trebakuntza-tailerren eskaera egiteko epea azaroaren 21ean zabalduko da eta abenduaren 16an itxiko da. Abenduan zehar jakinaraziko zaio eskatzaileari onartua edo baztertua izan ote den.

Programan parte hartzeko baldintzak:

  • Lehenik eta behin, udal bakoitzeko kide batek parte hartzeko aukera izatea lehenetsiko da.  Aldiz, erakunde bereko kide batek baino gehiagok egin ahal izango du eskaera, aukera hau izen-emate kopuruaren arabera ebatziko da.
  • Eskatzaileak konpromisoa hartzen du  20 orduetan parte hartzeko.
  • Eskatzaileak konpromisoa hartzen du ikastaroaren ondoren Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioan ekintza komunitarioaren inguruan antolatuko den gogoeta saioan parte hartzeko.

Ikastaroaren inguruko informazio gehiago hemen.

Egitaraua:

1. saioa: Oscar Rebollo: Ekintza Komunitarioaren zentzua

  • Zer ulertu Ekintza Komunitario izenaz. GFAren  kontzeptu-markoa
  • Ikuspegi komunitarioa eta esku hartzeko eremuak
  • Lan komunitarioko prozesu baten faseak eta uneak: Zein galdera dira giltzarri une bakoitzean?

2. saioa: Ernesto Morales eta Oscar Rebollo: Printzipio metodologikoak: teoriatik praktikara

  • Presentzia izatea
  • Hartutakoak
  • Ekintza erdigunean jartzea
  • Bila irten
  • Barrukoekin lan egitea
  • Jendearekin bere indarguneetatik lan egitea
  • Integratzea
  • Lidergo erraztatzaileak

3. saioa: Ernesto Morales eta Oscar Rebollo: Erreminta kutxa

  • Hasierako diagnostikoa egiteko
  • Komunitateko aktoreak eta aktiboak mapeatzeko
  • Prozesua antolatzeko
  • Autoanalisikoak
  • Aldaketa ebaluatzeko

4. saioa: Oscar Rebollo: Kasuak eta adibideak

  • Elkarte-protagonismoa duen prozesu komunitarioa
  • Gizarte-azpiegitura komunitarioak
  • Zerbitzuetatik batera lan egitea

Helburuak:

Ondorengo helburuak ditugu:

  • Ekintza komunitarioko politika publikoari buruz GFAren esparru kontzeptual eta estrategikoan jasotzen diren zentzua eta ikuspegia aurkeztea.
  • Markoan aipatzen diren printzipio metodologikoetan sakontzea, ikuspegi aplikatutik.
  • Prozesu/proiektu komunitario baten faseak eta uneak laguntzeko  baliabideak/tresnak ezagutaraztea, ebaluazio-fasea barne.

 

Datak:

2025eko urtarrilak 10, 17, 24, 31.

Lekua:

GFAko Ogasun eta Finantza departamentua: Errotaburu pasealekua 7. solairua 20018 Donostia

Iraupena:

20 ordu

Hizkuntza:

Erderaz

Metodologia:

Saioetan tailer dinamikak, hizlariak egindako aurkezpenak eta eztabaida irekiak uztartuko dira.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 2025 BIDELAGUNTZA prestakuntza-ekimena
Hasi gabe
0 BIDELAGUNTZA: Udalerrietako herritar taldeei eta elkarteei zuzendutako prestakuntza
Hasi gabe
0 BIDELAGUNTZA TREBAKUNTZA-TAILERRAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa
Hasi gabe