Atzealdea 2026 BIDELAGUNTZA prestakuntza-ekimena

2026 BIDELAGUNTZA prestakuntza-ekimena Martxan

Ikastaroa

BIDELAGUNTZA Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako zerbitzuak udalei zuzentzen dien prestakuntza-ekimena da.  Aurten Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean osatu eta eskainiko dena. 

 

Helburuak:

Elkarteetako kideak, herritarrak,  udal ordezkari politikoak eta teknikariak trebatuz, herritarren bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu, partaidetzaren inguruko ezagutza lurralde osoan zabalduz. Bizia eta malgua izan nahi du, tokian tokiko errealitatera eta eskaerara egokituz. 

Egitaraua:

Udalen bitartez bideratzen den hirugarren edizio honetan, Bidelaguntza-programak ondorengo hartzaileei zabaldu nahi die deialdia: 

  • Udalei: tokian tokiko errealitatera egokituta herritarren partaidetzan edota ekintza komunitarioan gogoeta egin edo sakontzen jarraitzeko. 
  • Udal teknikariei:  herriko errealitate sozialera egokituko diren politika publikoak diseinatzen laguntzeko, eta    metodologian  parte hartzaile eta komunitarioetan trebatzeko.
  •  Herrietako elkarteei eta herritar taldeei: haien proiektuak indartu eta kudeaketa errazteko. 

     

Hartzaile horiei zuzenduta ondorengo jarduerak eskainiko dira:

a) Trebakuntza-tailerrak

partaidetza eta ekintza komunitarioan sakontzen jarraitzeko trebakuntza-tailerrak, udal bakoitzera egokitutakoak (udal mailan); 2026ko urtarriletik 2026ko urrira arte.​​​​​​

3 trebakuntza-tailer mota izango dira: 

  1. Herritarren partaidetza udalean 
  2. Nola erraztu ekintza komunitarioa udaletik
  3. Nola indartu partaidetza eta ekintza komunitarioa

 

b) Esperientzia eta erronkak partekatzeko online TOPALEKUA

Lurraldeko erakunde publiko  ezberdinetan lanean ari diren teknikari eta ordezkari politikoek abian dituzten (edo abian jarri nahi dituzten) partaidetza edota ekintza komunitarioko proiektu/prozesuen inguruan esperientzia, zalantza eta erronkak partekatzeko online espazioa izango  da. Hileko lehen ostiraletan ordubeteko  online saioak izango dira.

 

c) Ekintza komunitarioaren metodologian sakontzeko ikastaro trinkoa:           

  • Lurraldeko teknikari eta gizarte langile edota hezitzaileei zuzendutako ikastaroa da 20 orduko ikastaroa izango da.
  • 2026ko urtarrileko 4 ostiraletan: urtarrilaren 9, 16, 23 eta 30n.  9:00etatik 14:00era.

 

d) Intersekzionalitatea Toki Politikatan prestakuntza-jardunaldiak

Udal teknikari eta elkarteetako kideei zuzendutako jardunaldiak izango dira, nahiz eta interesa duen edonork parte hartzeko aukera izango duen. Jardunaldiak martxoaren 13 eta 27an izango dira.

 

e) Udalerrietako herritar taldeei eta elkarteetako kideei zuzendutako ikastaroak:

  • Ikastaro teoriko-praktiko ezberdinak eskainiko ditugu elkarteetako kideei zuzendutakoak. 2026ko urtarriletik 2026ko urrira arte.
  • Tramitazioa udalek egin behar dute

 

f) Esperientzia eta lan-eredu ezberdinak ezagutzeko bisitak

Urtean zehar esperientzia edota lan-eredu ezberdinak ezagutzeko bisitak antolatuko dira. 

 

 PROGRAMA OSOA HEMEN IKUS DEZAKEZU

Hizkuntza:

Elebiduna

Lotura duten ekintzak Ordua
0 B-26/ Ekintza komunitarioaren metodologian sakontzeko ikastaro trinkoa
Martxan
0 B-26/ Udalerrietako herritar taldeei eta elkarteei zuzendutako prestakuntza
Martxan
0 B-26/ Esperientzia eta erronkak partekatzeko online TOPALEKUA
Epe irekia
0 B-26/ TREBAKUNTZA-TAILERRAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa
Epe irekia
0 B-26/ Intersekzionalitatea Toki Politikatan. Prestakuntza jardunaldiak
Epe irekia