Atzealdea B-26/ Esperientzia eta erronkak partekatzeko online TOPALEKUA

B-26/ Esperientzia eta erronkak partekatzeko online TOPALEKUA Epe irekia

Tailerra

Lurraldean herritarren partaidetzan eta ekintza komunitarioan lanean ari direnen topalekua izan nahi du. Lurraldeko esperientziak partekatu eta horien inguruan izan daitezkeen zalantza, galdera edota erronkak modu informal batean partekatzeko; batak besteaz ikasteko Espazio-denbora izan nahi du.
Hilabetero ordubeteko online saio izango da. Saio bakoitzean lurraldeko esperientzia edo proiektu jakin baten inguruan jardungo da, bertan parte hartzen duten kideek duten jakin-min, interes edo premiaren arabera. 

Nork parte hartu dezake
Saio hauetan lurraldeko erakundeetan  gai hauetan lanean ari den orok parte hartu ahal izango du, nahiz teknikari  nahiz ordezkari  politiko. Era berean, landutako gaiaren arabera  eragile ezberdinei zabaltzeko aukera egongo da. 

Informazio gehiago hemen.

Hizkuntza:

Euskara

Lotura duten ekintzak Ordua
0 2026 BIDELAGUNTZA prestakuntza-ekimena
Martxan