Atzealdea Gune Irekiari buruzko formakuntza praktikoa (Open Space)

Gune Irekiari buruzko formakuntza praktikoa (Open Space) Egina

Ikastaroa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren partaidetzako zuzendaritzak 2020an Elkarteen Foroa abian jarri zuen. Foro horretan parte hartzen dute herritarren parte-hartzea txertatuz lan egiten duten Gipuzkoako 20-25 elkarte (arlo, tamaina eta ezaugarri desberdinetakoak). Elkargune horren helburuetako bat da kideen duten parte-hartzearekin lotura duten gaien inguruko ezagutza partekatzea. Hori dela eta, formakuntzak lantzerakoan foro-kideen ezagutza lehenesten dugu eta teoriaz gain, praktikaren bidez lantzen saiatzen gara. Kasu honetan, Gune Irekiaren (Open Space) metodologiaren aditua den Politki Elkarteko Mariak bere ezagutza partekatu digu eta Gune Irekia moldatu da eta Elkarteen Foroan lehenengo aldiz praktikan jarri dugu.

Egitaraua:

Ikastaro praktikoa: Gune Irekiari buruzko formakuntza praktikoa (Open Space) GFAko ELKARTEEN FOROko elkarteekin.
1)    Saioa: 2022ko ekainak 3 (10:00 13:00)
a)    Teoria:
Lau oinarriak.
Bi oinen legea edo mugikortasunam legea.
Rolak: tximeletak eta erleak.
Jarrera
b)    Mikro-gune-ireki esperimentua: dinamika praktikoa. Galdera: Nola erantzun parte-hartzeari buruz ditugun kezka eta ametsei?
2)    Saioa: 2022ko urriak 7 (10:00 13:00)
a)    Teoria: errepasoa
b)    Mikro-gune-ireki esperimentua: dinamika praktikoa. Galdera: Zer eta nola egin genezake elkarrekin, Gipuzkoako elkartegintzak herri partaidetzari eta komunitatea eraikitzeari egiten dion ekarpena ikusarazi eta balioan jartzeko?

 

Helburuak:

Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzak bultzatuta elkartegintzara zuzendutako Gune Irekiari (Open Space) buruzko formakuntza praktikoa eskaintzea.

Datak:

1)    Saioa: 2022ko ekainak 3 (10:00 13:00)
2)    Saioa: 2022ko urriak 7 (10:00 13:00)

 

Lekua:

Gipuzkoa plaza z/g. Donostia

Iraupena:

6 ordu

Hizkuntza:

Elebiduna

Metodologia:

Metodologia teoriko-praktikoa izango da. Gune Irekia moldatu da (Mikrogune Irekia) eta bi saio praktikoak izango dira, Foroan parte hartzen duen Politki elkarteak eskeinita. Formazioaren amaieran dokumentazioa bidaliko zaie parte hartzaileei ikastaro praktikoan zehar jorratutako gaiak eta ondorioekin. Formazioa aurrez-aurre eskainiko da Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako plazan duen Gunea aretoan.

Baliabideak
Gune Irekiari buruzko formakuntza praktikoa (Open Space)