Atzealdea Aurkezpena_Ekintza komunitarioa: Gida metodologikoa

Aurkezpena_Ekintza komunitarioa: Gida metodologikoa Egina

Hitzaldia

Badira hiru urte lurraldeko udalekin  elkarlanean  “Ekintza komunitarioa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen ekintza publikora bideratutako marko kontzeptual, estrategiko eta operatiboa” onartu genuenetik.  Markoak elkarlanerako aukera asko zabaldu dizkigu bai GFA barruan  jarduteko, bai Eusko Jaurlaritzako sail batzuekin, bai lurraldeko udal eta gizarte erakundeekin. 

Orain, urrats berri bat eman eta “Ekintza Komunitarioa: gida metodologikoa” sortu dugu, markoaren norabidean praktikak erraztu eta ugaritzeko asmoz. Gidak lan komunitarioa teoriatik praktikara pasatzeko printzipio, metodoa eta tresnak jasotzeaz gain, ekipamendu, zerbitzu eta lurraldean elkarrekin lan egiteko galdera eta gakoak eskaintzen dizkigu. Gida IGOP-eko Oscar Rebollo eta Ernesto Moralesek egin dute.

Gidaren aurkezpena egiteko Oscar Rebollo bera gonbidatu dugu. 

Helburua: Gida metodologikoak arlo ezberdinetan ekintza komunitarioa indartzeko eskaintzen dituen aukerak azaltzea. 

Nori zuzendua: zerbitzu ezberdinen zuzendari, zerbitzuburu edota atalburuei, nahiz gaian interesa izan dezakeen langile orori. 

 

Aurkezpenean egoteko, horrela adierazi beharko diguzu helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz : partaidetza@gipuzkoa.eus

Datak:

Maiatzak 19

Lekua:

GUNEA aretoa, GFA Jauregian, Donostia

Iraupena:

12:30-14:00

Hizkuntza:

Elebiduna