Atzealdea Ekintza komunitarioa praktikatik. 2025eko Uda Ikastaroa

Ekintza komunitarioa praktikatik. 2025eko Uda Ikastaroa Egina

Ikastaroa

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Onaren eta Herritarren Partaidetzaren zerbitzuak, UIKekin lankidetzan, 5 udako ikastaro antolatu eta eskaini ditugu 2025eko TopaGune programan.

TopaGune programaren ikastaroetan metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiltzen da, ikasleengan oinarritutako ikaskuntzaren ikuspegitik eta askotariko tresna pedagogikoak eta parte-hartzaileak erabiliz.

Ikastaroan parte hartzen dutenak dira ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak, eta ikaskuntza esanguratsua nagusituko da dinamizazio eta bidelaguntza espezializatuarekin.

Hona hemen TopaGune ikastaro horietako bat:

 

EKINTZA KOMUNITARIOA PRAKTIKATIK

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen ekintza komunitarioaren markoaren arabera komuna eraikitzea harreman-estrategia bat da, eta administrazioak hori eraikitzeko eta errazteko rola du –besteek egin dezaten, bere proiektutik abiatuta eta autonomiarekin –. Azken helburua beti izan behar da komunitatea eraikitzea eta lan egitea lidergo instituzionala gero eta gehiago izan dadin erakundeen, zerbitzuen eta profesionalen eta autonomia eta erantzukizuna irabazten ari den herritar antolatuen arteko lidergo partekatua.

 

 

Aurten, komunaren eraikuntzaren nolakotasunean jarri nahi dugu arreta. Harreman-estrategiarekin batera doazen eta hura errazten duten printzipioak/gakoak aztertu nahi ditugu. Harremanetan jarri nahi dugu arreta: ni-aren eta gu-aren arteko loturan, guztionarekin duen loturan.


Ikaskuntzak partekatu nahi ditugu, gure praktikak hobetu ahal izateko eta testuinguru desberdinetan sortzen diren aukerak identifikatzen jakiteko, era berean, gizarte inklusiboagoak eta kohesionatuagoak eraikitzeko. 

 

Helburuak:

  • Ekintza komunitarioaren intentzionalitatea gogoraraztea.
  • Komuna dena eraikitzeko gakoak partekatzea praktika eta hurbilketa desberdinetatik.
  • Prozesu kolektiboen dimentsio indibidualari eta erlazionalari buruz hausnartzea.
  • Esperientziei buruzko ikaskuntzak eta gogoetak partekatzea.
  • Esploratu gabeko eta esploratu beharreko eremuak identifikatzea.

 

 

Egitaraua:

Baliabide guztiak azpiko irudian eskuragarri dituzu:

 

 

 


 

 

Datak:

Irailak 10 eta 11

Lekua:

Donostia: Miramar jauregia / Egiako Kultur Etxea

Iraupena:

11 ordu

Hizkuntza:

Elebiduna

Euskaratik gaztelerara itzulpena eskeiniko da.

Metodologia:

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea. Ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horrela, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 TopaGunea 2025 - UIK
Egina
Baliabideak
Komuna eraikitzea ekipamendu eta zerbitzu komunitarioetatik abiatuta. Oñatiko Udalaren ikaskuntza
Aprendizajes desde y con los concejos de Araba. Mentxu Ramilo Araujo (gaztelaniaz)
Ikasketak hezkuntza-komunitateetatik. Amelia Barquín López
Intentzio-komunitateetatik ikaspenak. Mabel Cañada Zorrilla (gazteleraz)
Komuna eraikitzea. Joan Subirats Humet (gazteleraz)
Pertsona eta taldeen arteko harremanzailtasunei buruz hausnartu, harreman esparru egokiagoak sustatzeko. Miren Camisón Goyenechea
Bagara, berriz hasteko aukera. María Nogues Rotaeche
Aniztasunetik bizikidetza eraikitzen: Urretxuko esperientzia. Oihana Merino Cabrera
Los equipamientos municipales como motor del trabajo comunitario en los barrios. Aprendizajes del Ayto de Barcelona. Jordi Sanchis Sampol eta Mariana Sepúlveda Sáez (gazteleraz)
Topagunea saretzen: Bidania-Goiatzeko liburutegia. Begoña Olamusu Jauregi
Orioko Balearen ibilbidea. Ainhoa Zumeta Mendizabal
Hernaniko orientazio-zerbitzua. Esti Aldeiturriaga Amuriza