Atzealdea Elkarrizketaren artea. Lidergo politikoaz gogoeta, norbere rol eta arduretatik

Elkarrizketaren artea. Lidergo politikoaz gogoeta, norbere rol eta arduretatik Egina

Hitzaldia

Herritarren Partaidetzarako Erakunde Arteko Espaziotik iaz abiatutako bideari jarraipen emanez, 2025 urte honetan herritarren partaidetza eta ekintza komunitarioaren sustapenerako lidergo politikoaz hausnartu eta gogoetatzeko espazio iraunkor bat sortzera goaz, non, lidergoaren ertz ezberdinei helduko zaion, beti ere, politikari baten ardura eta roletik.

Hausnarketa eta gogoetarako lehen parada ekainaren 11n izango dugu, eta Elkarrizketaren artea izango da langai.

Horretarako, saioaren gidaritza José Luis Escorihuela "Uli"-k, Fabrikako I+G zuzendariak, izango du. Elkarrizketa onei nola eutsi, ezberdintasunak nola landu eta horretarako behar ditugun gaitasunen inguruan hausnartuko dugu.

 

Politikaria bazara eta parte hartu nahi baduzu idatzi helbide honetara: partaidetza@gipuzkoa.eus

 

Datak:

Ekainak 11, asteazkena

Lekua:

Santa Teresa konbentua. Elbira Zipitria 1. Donostia

Iraupena:

9:30 -13:00

Hizkuntza:

Erderaz