Atzealdea TopaGune ikastaroa. Gaza eta Kolonbia: Gosea gerrako arma, elikadura segurtasuna bakerako bide

TopaGune ikastaroa. Gaza eta Kolonbia: Gosea gerrako arma, elikadura segurtasuna bakerako bide Egina

Ikastaroa

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Onaren eta Herritarren Partaidetzaren zerbitzuak, UIKekin lankidetzan, 5 udako ikastaro antolatu eta eskaini ditugu 2025eko TopaGune programan.

TopaGune programaren ikastaroetan metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiltzen da, ikasleengan oinarritutako ikaskuntzaren ikuspegitik eta askotariko tresna pedagogikoak eta parte-hartzaileak erabiliz.

Ikastaroan parte hartzen dutenak dira ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak, eta ikaskuntza esanguratsua nagusituko da dinamizazio eta bidelaguntza espezializatuarekin.

Hona hemen TopaGune ikastaro horietako bat:

 

Gaza eta Kolonbia: Gosea gerrako arma, elikadura segurtasuna bakerako bide

 

Uda Ikastaroan zehar, Gaza eta Kolonbiako kasuetan ardaztutako hitzaldiak, mahai‑inguruak, elkarrizketak eta eztabaidarako guneak tartekatuko dira. Gosea gerrarako arma gisa erabiltzen dituzten dinamikak aztertuko dira, eta baita jokabide horiek saihesteko eta arintzeko dauden nazioarteko markoak ere. Halaber, elikadura‑segurtasunetik eta ikuspegi sozioekonomikotik bakea eraikitzen laguntzen duten esku-hartzeak eta faktoreak landuko dira, tokiko mailan zein maila komunitarioan. Gainera, gatazkak eragindako komunitateetan konfiantza, erresilientzia eta elikadura-segurtasuna eta funtsezko zerbitzuak eraikitzeko esperientziak partekatuko dira. Ikastaroak gosearen eta gatazken egoera geopolitikoaren inguruko ikuspegi eguneratua ere eskainiko, narratibek errealitate horiek eraldatzeko duten boterea azpimarratuz.

 

 

Helburuak:

Gatazkaren eta gosearen arteko harremanaren izaera, garrantzia, dinamikak eta faktoreak zabaltzea, baita elikadura segurtasunak bakearen eraikuntzan egiten duen ekarpena ere, Palestinako eta Kolonbiako kasuak aztertuz. Lortu nahi den emaitza da egoera horren ikusgarritasuna eta ulermena zabaltzea askotariko publiko zabalari, zehaztasunez baina ulerterraza eginez eta proposamenetarako tartearekin.

Egoera horren berri ematea hainbat erakunderi, eta, batez ere, elikadura segurtasunaren bidez gosea gerrarako arma gisa erabiltzea saihesteko zein bakea eraikitzeko dauden moduen berri ematea. Erakunde hauek publikoak (estatu eta autonomia mailakoak zein tokikoak), akademikoak eta gizarte zibilekoak izango lirateke. Helburua da indarkeriak eragindako gosearen prebentzioan eta arintzean erakunde hauek parte-hartze handiagoa izatea, eta bakea eraikitzea, bakoitzak bere ikuspegitik eta balio erantsiarekin.
 

 

Egitaraua:

 

Deskargatu EGITARAUA hemen


 


 

 

Datak:

Irailak 8-9

Lekua:

Donostia: Miramar jauregia

Iraupena:

20 ordu

Hizkuntza:

Erderaz

Gaztelera

Metodologia:

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea. Ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horrela, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 TopaGunea 2025 - UIK
Egina