Atzealdea TopaGune ikastaroa. Gazteen emantzipazioa hiru zutabe hauetatik abiatuta: etxebizitza, formakuntza eta lana

TopaGune ikastaroa. Gazteen emantzipazioa hiru zutabe hauetatik abiatuta: etxebizitza, formakuntza eta lana Egina

Ikastaroa

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Onaren eta Herritarren Partaidetzaren zerbitzuak, UIKekin lankidetzan, 5 udako ikastaro antolatu eta eskaini ditugu 2025eko TopaGUNE programan.

TopaGune programaren ikastaroetan metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiltzen da, ikasleengan oinarritutako ikaskuntzaren ikuspegitik eta askotariko tresna pedagogikoak eta parte-hartzaileak erabiliz.

Ikastaroan parte hartzen dutenak dira ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak, eta ikaskuntza esanguratsua nagusituko da dinamizazio eta bidelaguntza espezializatuarekin.

Hona hemen TopaGune ikastaro horietako bat:

 

Gazteen emantzipazioa hiru zutabe hauetatik abiatuta:

etxebizitza, formakuntza eta lana

 

UPV/EHUko Uda Ikastaroetan aurkezten den jardunaldi honek ia bi urtez eta lau erakunderen bitartez lankidetzan garatu den ekinbat! proiektuari eman nahi dio amaiera. Gipuzkoan bizi diren eta desabantailan dauden gazteen gizarteratzea eta enplegagarritasuna erraztea du helburu proiektuak, eta horretarako, gizartean, komunitatean eta kulturan parte-hartzea sustatzen dituzten testuinguruak sortzeko lanetan aritu dira zenbait entitate 2024 eta 2025 urteetan.

Ikastaro honetan, prozesuan zehar ateratako ondorio eta ikasketak gizarteratu nahi dira, eta desabantaila egoeran dauden gazteekin lan egiten duten profesionalekin batera gaia jorratu. Horretarako, ezagutza, esperientzia eta ikuspuntuak elkarbanatu nahi dira batetik; bestetik, estrategia berriak pentsatu eta diseinatu nahi dira arlo ezberdinetako profesionalen elkarlanaren bitartez; eta azkenik, gazteen emantzipazio prozesuak errazteko sortu den gida partekatuko da gerturatzen diren profesionalen artean.

 

 

Helburuak:

  • Desabantailan dauden gazteen enplegagarritasuna sustatzea eta desberdintasunak murrizten laguntzea; horretarako, azken hilabeteetan sortu den Gazteen emantzipaziorako gida aurkeztuko da, zeinetan egoera zaurgarrian dauden gazteentzako baliabide, laguntza eta programa ezberdinak jaso diren.
  • Gizartearen eragile eraldatzaile gisa autoidentifikatzeko aukerak sortzen dituzten partaidetza ereduak sortzea.
  • Arlo soziolaboralean, generoari lotutako egiturazko ezberdintasunei erantzutea eta aukerak berdintzen lagunduko duten ekintzak proposatzea; desabantaila egoeran dauden gazteen artean, zailtasun handiagoekin egiten dute topo emakumezkoek. Desabantaila hau murrizteko egin diren proposamenak aurkeztea.
  • Inklusioari, aukera berdintasunari eta enplegagarritasunari lotutako Gipuzkoako ekosistema indartzea. Horregatik, jardunaldian egingo diren hitzaldiak bi ikuspuntu ezberdinetatik partekatzeaz gain, amaierako lansaioan parte-hartze dinamika egingo da, guztion artean proposamen eta lan lerro berriak lantzeko.

Egitaraua:

 

Deskargatu EGITARAUA hemen


 


 

 

Datak:

Irailak 15

Lekua:

Donostia: Miramar jauregia

Iraupena:

10 ordu

Hizkuntza:

Elebiduna

Euskara eta gaztelera

Metodologia:

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea. Ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horrela, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 TopaGunea 2025 - UIK
Egina