Atzealdea TopaGune ikastaroa. Gorputz aniztasuna, bizikidetzarako gakoa

TopaGune ikastaroa. Gorputz aniztasuna, bizikidetzarako gakoa Egina

Ikastaroa

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Onaren eta Herritarren Partaidetzaren zerbitzuak, UIKekin lankidetzan, 5 udako ikastaro antolatu eta eskaini ditugu 2025eko TopaGUNE programan.

TopaGune programaren ikastaroetan metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiltzen da, ikasleengan oinarritutako ikaskuntzaren ikuspegitik eta askotariko tresna pedagogikoak eta parte-hartzaileak erabiliz.

Ikastaroan parte hartzen dutenak dira ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak, eta ikaskuntza esanguratsua nagusituko da dinamizazio eta bidelaguntza espezializatuarekin.

Hona hemen TopaGune ikastaro horietako bat:

 

GORPUTZ ANIZTASUNA, BIZIKIDETZARAKO GAKOAK

 

Gorputzaren itxura bizi ohituren ondorio denaren ustea dago, gorputz aniztasuna kontuan izan gabe.

Bizi ohitura osasuntsuetan pentsatzen dugunean, elikadura orekatua (fruta eta barazkiak, azukrea ekidin…) eta jarduera fisikoa datorkigu burura.

Askotan ahaztu egin ditugu buru osasuna eta lagun artean ondo egotearen garrantzia. Gaur egun bizi dugun presio estetikoak fokua gure gorputzean jartzea garamatza. Osasuna gehienetan gorpuzkera batekin erlazionatzen da, honek osasun fisikoan, mentalean, emozionalean eta gure gizarteratzeko eran dituen ondorioak kontutan izan gabe. Gaur egun, lodifobiak eragin kaltegarri ugari sortzen ditu adin tarte guztietako pertsonengan, baina ikastaro honetan, haur eta gazteetan jarriko dugu arreta berezia.

Ikastaroan landuko dugu elikadurarekin eta gorputzarekin jarrera osasuntsu batean oinarritutako ohiturak nola suspertu. Horretarako, hitzaldiak, mahai inguruak eta hausnarketan lagunduko diguten tailer parte hartzaileak prestatu ditugu. Hizlarien artean, Magda Piñeiro, Kike Esnaola eta Gabriela Uriarte izango ditugu.
 

 

 

Helburuak:

  • Pisuaren inguruko estigmak bizikidetzan duen eraginari buruz gogoeta egitea, eta honek ikasleen artean bullying-a eragiteko duen arriskuaz.
  • Zentroan garatzen ditugun ekintzak aztertzea eta ikasleen osasunean eragina izan dezaketen faktoreen inguruan hausnartzea.
  • Hezkuntza komunitatean ohitura osasungarriak sustatzea, gorputzaren itxuran oinarritzen ez den ikuspegi batetik; ikasleen ongizate fisikoa, mentala eta emozionala sustatuz.

 

 

Egitaraua:

 

Deskargatu EGITARAUA hemen


 


 

 

Datak:

Uztailak 7 eta 8

Lekua:

Donostia: Miramar jauregia

Iraupena:

11 ordu

Hizkuntza:

Elebiduna

Euskara eta gaztelera

Metodologia:

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea. Ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horrela, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 TopaGunea 2025 - UIK
Egina