Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

partaidetza

 

Helburuak

Zer da Elkarteen Foroa?

Elkarteen Foroa herritarren partaidetza bultzatzen duten lurraldeko elkarteen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetzako Zuzendaritzaren arteko topagune eta elkarlanerako gunea da, non partaidetza-kultura bat garatzeko ikaskuntzak eta tresnak partekatu ahal izango dituzten, eta elkarren arteko lankidetza ahalbidetu.

Foroko kideek 2020ko abenduan modu kolektiboan planteamendua eta plangintza definitu zuten eta, osasun-egoerari lotutako zailtasunak gorabehera 2021ko urtea Foroaren lehen urte osoa izan da.

Hasierako proposamenean, Elkarteen Fororako planteatzen diren helburuak honako hauek dira.

  1. Elkar-ezagutzan sakontzea: elkarte eta eragileak beraien artean eta elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean.
  2. Lurraldean egiten den elkartegintza eta horrek gizarteari egiten dion ekarpena aitortzea, sozializatzea eta ikusaraztea. Elkartegintza, gainera, oso anitza da dituzten xedeei eta lantzen dituzten gaiei dagokienez.
  3. Herritarren parte-hartzeari buruz eta Gipuzkoan eta hortik kanpo bultzatzen diren partaidetza-ereduei buruz hausnartzea eta sakontzea. Zein eredu sustatu nahi dugu (inklusiboa) hausnartzea.
  4. Erakundeen parte hartzearekin lotutako prestakuntza-beharrak identifikatzea eta horiei erantzutea.
  5. Gipuzkoako Foru Aldundiak herritar eta herritar erakundeei politika publikoetan eragiteko eskaintzen dizkien tresnak ezagutaraztea: Foru Araua, Herritarren Partaidetzako Programa, diru-laguntzak eta beste batzuk.

 

Zertan ari da eta zein erronka ditu?

Horren bidez, elkarte eta eragileen arteko lankidetza eta elkartrukea aztertu eta esperimentatu nahi da, bai eta elkarte eta eragile horien eta Foru Aldundiaren artekoa ere; horretarako bakoitzaren rolak, eskumenak eta berezitasunak aitortu nahi dira eta, aldi berean, harreman publiko-sozialerako modu berriak aztertu, herritarren partaidetza indartzen laguntzeko.

Foroan parte hartzen duen elkarte eta eragile bakoitzaren ezagutza, esperientzia eta jakintza ditugu, baita Aldundiak eskaintzen dituen egitura eta baliabideak ere. Eta horrekin guztiarekin, gure helburua da baterako sorkuntza egikaritzea, alderdi bakoitzak arlo kolektiboan lagundu dezan, eta harreman eta lan-modu berriak esperimentatu ahal izan ditzagun, elkarrekiko inplikazioa oinarri hartuta.

 

Nortzuk parte hartzen dute?

Elkarteen Foroa Gipuzkoan prozesu, proiektu eta ekimen ezberdinen bidez herritarren parte-hartzea bultzatzen duten herritarren erakundeek osatzen dute, Aldundiko Herritarren Partaidetzako Zuzendaritzarekin batera.

Erakundeen eta Foru Aldundiaren artean konfiantzazko eta lan partekatuko espazio bat sortu nahi da, egiteko eta harremantzeko modu kolektibo berriak aztertzen eta esperimentatzen saiatuz. Proposamena ekosistema bizia, aberatsa, anitza, irekia eta etengabe eboluzionatzen ari dena eratzea da, askotariko erakundek osatutakoa, helburuei eta gaiei dagokienez– ingurumena, kulturartekotasuna, gizarte-eraldaketa, gizarte-ekonomia, elkartegintza, euskara... –, eta, aldi berean, gizartean egiteko eta egoteko modu gisa partaidetza partekatzen dutenak.

2021.ean egindako jarduerak eta 2022. urteko aurreikuspena

 

 

2021.ean egindako jarduerak 

 

Elkarteen Foroari lotutako 2021eko ekintza 4 atal nagusitan banatuta daude:

 

a) Osoko bilkurak.
b) Formakuntza 
c) Komunikazio jarraitua (Slack plataforma: https://gfaelkarteenf-ssk5670.slack.com/ssb/redirect).
d) Barne-koordinazioa.

 

2022. urteko plangintzaren aurrerapena 

 

2022an, Elkarteen Foroak partaidetzaren kulturaz, metodologiez, esperientziez... hausnartu eta sakondu nahi du landutakoa Foroko erakundeentzat baliagarria izateko eta, gainera, herritarren parte-hartzeak Gipuzkoako gizarteari egiten dion ekarpena ikusarazten eta balioa ematen laguntzeko.

 

Zehazki, hauek dira landu beharreko edukietako batzuk, ezagutza kolektibotik abiatuta:
• Herritarren parte-hartzearen kontzeptua eta ereduak
• Herritarren parte-hartzearen balioa gizartean
• Parte-hartzeko metodologiak eta horiek prozesuetan eta emaitzetan duten eragina
• Partaidetza-esperientziak hainbat eremutan
 

 

Eta hori guztia, lantzeko hau planteatzen da:
 
Aurrez-aurreko 4 tokaketa (hiru orduko bakoitza)
Parte-hartzeari lotutako prestakuntza antolatzea.
Slack espazioa modu kolektiboan elikatzen jarraitzea.
Egiteko moduak probatzea, esperimentatzea eta berritzea, elkargune kolektibo gisa.

Elkarteen Foroko prestakuntza

 

Elkarteen Foroan urtero prestakuntza ekintza ezberdinak antolatzen dira. Ekintza guzti horiek Gipuzkoako Eskola Irekiaren baitan kokatzen dira.


​​​​​​​

Urteko memoria txostenak