Eraiki dezagun guztion artean Gipuzkoaren etorkizuna
Aurrekontu Irekien ekimenak bokazio estrategikoa du Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Herritarren partaidetzari buruzko 5/2018 Foru Arauan oinarrituta, eta ondoren Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoak indartuta, Gipuzkoak ildo horretan aurrera egiten jarraitzen du, herritarrekin dituen loturak sendotuz, partaidetza eta komunikazio bideak irekiz eta Aldundiaren lan-metodoak eta kudeaketa-sistemak hobetuz eta eguneratuz. Modu horretan, politika publikoak erabaki eta garatzeko orduan, eta, batez ere, Foru-Aurrekontuak ezartzeko orduan (politika horiek Aldundiaren urteko plangintzan gehitzen diren momentua delako), herritarrek eta gizarte-eragileek parte hartzea da helburu nagusietako bat.
Hori dela eta, "Aurrekontu Irekiak 2020" proiektuaren ebaluazio-txostena jasotzen da hemen, funtsezko bi helburu dituena:
§ Alde batetik, Herritarren Partaidetzari buruzko 5/2018 Foru Arauaren 50. artikuluko 1. atalean adierazten den ebaluazioaren eginbeharra betetzea.
§ Bestalde, Foru Aurrekontuak lantzeko orduan, etorkizuneko partaidetza prozesuak hobetzeko elementuak identifikatzea. Modu horretan, Foru Aldundiak Gipuzkoan herritarren parte-hartzea sustatzeko garatzen dituen proiektuak etengabe hobetzeko egiten duen apustuaren alde egiteko.