1. Parte hartzea 2019/03/01 - 2019/03/31 Noiz har daiteke parte? Martxoan zehar herritar proposamenak jasoko ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiko 2020. urteko aurrekontuak osatzeko asmoz. Nola burutuko da proposamenen bilketa? Presentzialki, bi kanal bideratuko ditugu: Herritar proposamenen bilketa lurraldeko hainbat udalerritan burutuko diren Topaketetan, eta gure web orrian plazaratuko direnak. Herritar proposamenen bilketa postaren bidez (frankeoa ordainduta) edo aurrez aurre informazio eta arreta bulego zentralean, Donostiako Gipuzkoa Plazan dagoena (beheko solairua). Digitalki, parte hartu dezakezu jarraian erakusten dizugun estekan dagoen formulario digitalaren bidez. Nork parte hartu dezake partaidetzazko prozesu honetan? Prozesu honetan parte ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona orok. Informazio gehiago Zure iritzia ezinbestekoa da Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko Data: 2019/03/31 Informazio gehiago
2. Analisia eta proiektuen sorkuntza 2019/04/01 - 2019/12/31 Hilabeteotan zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek aztertuko dituzte martxoan zehar jasotako proposamen guztiak, eta protokoloan ezarritako baldintzak beteko dituztenetatik, zerrenda bat egingo da kontuan hartzeko proposamen guztiak jasota, kategoria hauetan sailkatuz: Promozio ekonomikoa. Gizarte politikak. Garraioa eta bide azpiegiturak. Landa ingurunea eta lurralde oreka. Kultura, kirolak eta gazteria. Beste gaiak. Ondoren, gutxienez 3 proiektu eta gehienez 6 hautatuko dira, aurreikusitako 6 kategoria bakoitzeko. Informazio gehiago Analisia eta proiektuen sorkuntza Data: 2019/08/31 Informazio gehiago
3. Proiektuen hautaketa 2020/01/21 - 2020/02/07 Herritarren proposamen batzuk kategoria desberdinetan multzokatu eta proiektu bihurtu ditugu, zure ustez Gipuzkoarentzat onuragarrienak direnak hauta ditzazun. Noiz? Bi astetan zehar (urtarrilatik 21etatik otsailaren 7ra), herritarren partaidetza eskatuko dugu berriro gipuzkoar bakoitzak gehienez sei proiektu aukeratzeko. Nola hautatu proiektuak? Proiektuen aukeraketa egiteko honako 3 bideak erabil daitezke: - Onlinen bidez: gipuzkoa.eus/partaidetza - Postaz: Helmugan frankeatzeko posta - Presentzialki: informazio eta arreta bulego zentralean, Gipuzkoa Plazan dagoena - Donostia (beheko solairua) edota herrietako erregistro publikoak. Nork parte hartu dezake? Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatutako 16 urtetik gorako edozeinek. Informazio gehiago Proiektuen hautaketa Data: 2020/02/07 Informazio gehiago
4. Emaitzen argitalpena 2020/02/10 - 2020/03/31 2020ko aurrekontu irekien proiektuaren baitan herritarren bozketa fasean Gipuzkoako 13.087 herritarrek parte hartu dute, 10.789 bozka izan direlarik ontzat eman direnak proiektuak hautatzeko ezarritako irizpideen arabera. Jarraian, 12 proiektu proposamenen artean boto gehien jaso eta hautatuak izan diren 6 proiektuak zehazten dira, horien garapenera bideratuko da 1.200.000 euroko aurrekontua. Era berean, bozketara aurkeztu diren gainerako proiektuen boto kopurua ere zehazten da. Informazio gehiago Emaitzen argitalpenak Data: 2020/03/31 Informazio gehiago
5. Aurrekontuen tramitazioa, ebaluazioa eta jarraipena 2020/04/01 - 2020/04/30 2020. urteko aurrekontuak tramitatu ondoren, harremanetan jarriko gara prozesuan parte hartuko zuen pertsona bakoitzarekin sartutako proiektuen inguruan informatzeko. Era berean, partaidetzazko prozesuan zehar ateratako ondorio nagusiak jasoko dituen txosten publikoa egingo dugu. “Aurrekontu Irekiak” partaidetzazko prozesuaren markoan herritarrek lehenetsitako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan behin betiko onartutako proiektuen banan-banako jarraipena burutuko da. Informazio gehiago