Atzealdea

ADAR UGARITZEA

ADAR UGARITZEA (Apple proliferation)

Sagarrondoaren gaitz arrunta da, intsektu bektoreen (hain zuzen zikadelidoen) bitartez transmititzen dena. Erasotzeko portaera ziklikoa du. Urte batzuetan ez da nabaritzen eta beste batzuetan kalte larriak eragiten ditu, hau da, uzta-galera handiak.

Gipuzkoan gaitz hau badago; azken urteotan hedatu egin delako, sagasti batzuen bideragarritasun ekonomikoa kolokan jar dezake.

Sintomak eta biologia

Adar-ugaltzeak gehienetan oso zuhaitz indartsuetan azaltzen dira. Landarearen organo guztiei eragiten dio. Adarretan sintoma arruntena adaxka laburrak, adabetarte txikikoak, azaltzea da eta hor nagusitasun apikala galdu egiten da. Horregatik uztail aldera kimu goiztiar ugari sortzen da, oso lotura-angelu zorrotzak dituztenak, eta horrela "sorgin-erratz" deitu ohi dena eratzen da. Hazkunde-mota horrek kimu goiztiarretan zurina ezartzea erraztu egiten du eta hori izaten da ohiko sintoma. Oso-oso txikiak diren hostoek txortena oso luzea dute, oinarrian estipula handiak dituela. Askotan klorotikoak izaten dira eta udaren amaieran edo udazken hasieran kolore gorrizta izaten dute. Hortzak aldatuta daude, finagoak direlako eta hain erregularrak ez direlako.

Loreak geroago azaltzen dira, tamainaz txikiagoak dira eta kandu luzea dute. 3 edo 4 petalo deformatu izaten dituzte, gainerakoak enuldu egiten direlako.

Fruituak txikiagoak izateaz gain, zapore txarrekoak dira, kolore gutxiagokoak eta oso kandu luzekoak. fitoplasmaren hedapena badirudi zikadelido polifagoen bidez egiten dela eta ez dira nahitaez sagarrondoarentzat berariazkoak.

Adar-ugaltzea sintoma irregularrak dituen gaitza da; izan ere, urte batean sintoma-mota batzuk izan ditzake eta hurrengo urtean batzuk desagertu eta beste batzuk azal daitezke. Golden barietatea oso sentikorra da eta fitoplasmarekin egindako biosaiakuntzetan adierazle gisa erabiltzen den landarea da.

Borroka

Gaitz honen kontrola landare-material osasuntsua erabiltzean eta gaitzaren bektore diren zikadelidoak kontrolatzean oinarritzen da. Gaitza duten landareak azaltzen baldin badira, lehen sintomak azaltzen direnean erasandako landareak erauztea gomendatzen da.

  • Txertatze-angelu oso zorrotzak dituen kimua. Txertatze-angelu oso zorrotzak dituen kimua.
  • Kimu aurreratuak adar nagusian. Kimu aurreratuak adar nagusian.
  • Sorgin-erratzak udazkenean. Sorgin-erratzak udazkenean.
  • Kimu aurreratuak. Kimu aurreratuak.
  • Adartze-ugaritzearen xehetasuna. Adartze-ugaritzearen xehetasuna.
  • Oidioa hostoetan. Oidioa hostoetan.
  • Loraldi aurreratua adartze ugaritzearengatik. Loraldi aurreratua adartze ugaritzearengatik.
  • Gorritze aurreratua. Gorritze aurreratua.
  • Gorritasun aurreratua adar ugaritzearen ondorioz. Gorritasun aurreratua adar ugaritzearen ondorioz.
  • Fitoplasmaren ondorioz kendutako zuhaitza. Fitoplasmaren ondorioz kendutako zuhaitza.