Atzealdea BUFALOA

BUFALOA (Ceresa bubalus o Stictocephala bisonia)

Normalean ez du kalte kezkagarririk eragiten; izurria ugaria baldin bada, mintegietan eta sagasti gazteetan lesio handi samarrak sor ditzake

Sintomak eta biologia

Heldua, 8-10 mm luzekoa, "belarraren" berde-kolorekoa da eta toraxaren alde banatan bi protuberantzia ditu. Homoptero hau belarraren estratutik zuhaitzetara udazkenean igotzen da; orduan emeak obiskaptu indartsuaz adar gazteen azalean ebaki sakonak egiten ditu, horietan bere arrautzak uzteko. Batzuetan liberreraino iristen diren ebaki horiek dira zuhaitzari egindako kalte nagusia; izan ere, izerdiari ongi ibiltzen uzten ez diotelako erasotako adarrak ahuldu eta deformatu egiten dira.

Arrautza zuri eta luzexkak haizemaile-moduan ipintzen ditu azaleko ebakietan eta negu osoan horrelaxe irauten dute hurrengo udaberrira arte, hau da, larbak irteten duten arte. Larbak maiatzean eta ekainean ateratzen dira eta, berehala, inguruan hurbilen dauden landare belarkaretara migratzen dute, ahal izanez gero alpapara eta beste leguminoso batzuetara. Urtean belaunaldi bakarra du.

Borroka

Izurri honen kontra kontrol kimikoak ez du eraginkortasunik. Aurka egiteko metodo eraginkorrena arrautzekin kaltetutako guneak eta sagastietan dauden landare belarkarak deuseztatzea da.

Gure sagastietan etsai natural batzuk badirela ikusi da, arrautzak parasitatzen dituzten himenoptero batzuk, hain zuzen (Polinema maydli, adibidez).

  • Kalteak adarrean. Kalteak adarrean.
  • Bufaloak  sagarrondoaren adarrean errunaldia jartzean eragindako kaltea. Bufaloak sagarrondoaren adarrean errunaldia jartzean eragindako kaltea.
  • Errunaldiaren botoi-zulo tipikoa. Errunaldiaren botoi-zulo tipikoa.
  • Haizemaile-forman jarritako arrautzak. Haizemaile-forman jarritako arrautzak.
  • Bufaloaren arrautza. Bufaloaren arrautza.
  • Larba. Larba.
  • Larbaren perfila. Larbaren perfila.
  • Heldua adarrean. Heldua adarrean.
  • Heldua hostoan. Heldua hostoan.
  • Heldua. Heldua.
  • Polinema maydli, bufaloaren arrautzak parasitatzen dituen himenopteroa. Polinema maydli, bufaloaren arrautzak parasitatzen dituen himenopteroa.