- gipuzkoa
- Sagarrondoen gaitzak
- Izurri eta gaixotasunen Aurkibidea
- Gaixotasuna
- ELIPSE-ERAKO MEATZARIA
Atzealdea ELIPSE-ERAKO MEATZARIA
ELIPSE-ERAKO MEATZARIA (Lithocolletis blancardella o Phyllonorycter blancardella)
Sarri azaltzen da, baina ez du aintzakotzat hartzeko kalterik egiten.
Sintomak eta biologia
Lesioak hostoaren gainaldean agertzen dira batik bat. Irudi obalatu baten barnean taldekatzen diren orban txiki argiak dira. Azpialdean minaturiko zona orban arre bezala ikusten da, eta obaloen erdialdean beldarraren gorozkiek pikor beltz batzuk eratzen dituzte.
Deskribatutako kalteak sagarrondoaren hostoen gainean galeriak industen dituen beldar batek sortzen ditu; negua krisalida-eran igarotzen du eta sits heldua udaberri hasieran ateratzen da. Urtean 3 edo 4 belaunaldi izaten ditu.
Borroka
Ez da beharrezkoa izurrite honen aurkako tratamendu espezifikorik egitea.
Kalteen sintomak hostoaren gainaldean.
Elipse erako meatzariak eragindako kalteak, alboan zirkulu erako meatzariak eragindako kaltea dager.
Beldarra galeria barruan, alboan beltz koloreko gorozkiak dituelarik.
Beldarra.
Krisalida.
Tximeleta edo intsektu heldua.
Lithocolletis larben parasitoa den himenopteroa.