Atzealdea FRUTA-EULIA

FRUTA-EULIA (Ceratitis capitata)

Afrikako mendebaldetik datorren euli-espezie hau, Mediterraneo alde osoan oso zabalduta dago eta fruta-arboletan kalte handi samarrak sortzen ditu. Gure lurraldean oso gutxi dago; oso negu biguna izan ondoren oso uda beroetan ikusi izan da.

Sintomak eta biologia

Diptero deigarria da, euli arrunta baino txikixeagoa, buru horikoa eta begi berde fosforeszentekoa. Hegoak irisatuak dira eta sabelaldean orban beltzak eta zerrenda horiak ditu. Emeari sabelaldearen amaieran obiskaptoa nabarmen ikusten zaio, eta horrekin fruituetan ebakiak egiten ditu arrautzak bertan uzteko. Ebaki horiek hasieran ia ez dira nabaritzen, baina gero erasotako fruitua kaltetu egiten da. Berez ebakia ez da arazoak sortzen dituena, arrautzetatik ateratzen diren larbak baizik, fruituaren mamia jan egiten dutelako. Larbak zuriak, apodoak eta luzexkak dira eta aurrealdea zorrotzagoa dute. Hazteari amaiera ematen diotenean 7 - 9 mm luze izaten dira.

Kaltearen lehen sintomak ziztaduraren inguruko orban marroi txikien bidez azaltzen dira eta gero fruitua azkenean bigundu eta usteldu egiten da, likidoa kanpora isurita. Fruitua irekitzen baldin bada, barnean larbak daudela ikusiko da, eta hori da euliak eraso diola benetan jakiteko froga.

Borroka

Gure egoeran ez dago kontrol beharrik.

  • Ceratitis capitata heldua. Ceratitis capitata heldua.
  • Fruta-euliak eragindako kalteak. Fruta-euliak eragindako kalteak.
  • Ustelduraren hasiera euliak kaltetutako gunean. Ustelduraren hasiera euliak kaltetutako gunean.
  • Euliak erasotako sagarra, guztiz ustelduta. Euliak erasotako sagarra, guztiz ustelduta.