Atzealdea KIMU-MOZTAILEA

KIMU-MOZTAILEA (Rhynchites sp.)

Genero honetako intsektuak agertu ohi dira batzuetan gure sagastietan. Kimu eta fruitu berrietan kalte nabarmenak eragiten dituzte; batez ere mintegietan halako kalteak areagotu egiten dira.

Sintomak eta biologia

Gurgurio txiki batzuk dira, ez dira 5 mm luze izatera iristen, eta metal-kolore oso distiratsuak dauzkate: urdina, gorria, berdea, etab. Kolore horiek espezie beraren baitan ere aldakorrak dira. Negua lurrean pasatzen dute; inoiz azalaren azpian edo bestelako babesperen batean ere bai.

Kalteak espeziaren araberakoak izaten dira. Batzuek, Rhynchites. aequatus eta R. bacchus -ek, fruitu berriak ziztatzen dituzte errunaldia jartzeko. Fruitu horietan sakonune txikiak azaltzen dira eta behar baino lehenago erori egiten dira. Beste batzuek, R. caeruleus, kimuetan egiten dituzte zenbait ebaki, arrautza jarrita dagoen lekuaren azpitik, gero jaioko den larba izerdiaren isuriak ito ez dezan. Kimua zimeldu, ihartu eta adar-zati sanoaren puntan zintzilik geratzen da.

Borroka

Ez da beti beharrezkoa. Eraso gogorra suertatuko balitz, loraldiaren ondoren egin tratamendu bat, lehen ziztadak azaltzen direnean. Lore-gurgurioarentzat esandako produktu berak erabiliko dira.

  • Kimu idortua. Kimu idortua.
  • Kimuen ebakidura, ondorioz kimua idortzen da. Kimuen ebakidura, ondorioz kimua idortzen da.
  • Kalteak fruituan. Kalteak fruituan.
  • Kalteak fruituan. Kalteak fruituan.
  • Heldua. Heldua.