Atzealdea

LEPO-USTELDURA

LEPO-USTELDURA (Phytophthora sp.)

Gipuzkoan ikusi izan den gaitz larria da. Zuhaitza hil egin dezake lepoan izerdi-hodiak suntsituta. Gure giroan gaitza gehienetan Phytophthora cactorum-ek eragiten du; inoiz P. cryptogea-ren erasoak ere ikusi izan dira.

Sintomak eta biologia

Erasotako arbolen sustrai-lepoak txokolate-kolore iluna izaten du. Azala kentzen badugu, irregularki banaturiko orban marroiak azaltzen dira; orbanak gorantz zabaltzen dira. Landarearen aireko zatian hazkundea murritza da, fruitu txikiak, koloretsuagoak eta gaizki helduak izaten dira eta hostaila goiz gorritu eta behar baino lehen erortzen dira.

Borroka

Sagarrondoak aldatzean kontuan hartu behar da aukeratutako patroien gaitzarekiko portaera (ikus sagarrondoen patroien Ezaugarri Koadroa); MM106, adibidez, nahikoa sentikorra da Phytophthora-rekiko; M26 eta Frankoek sentikortasun ertaina dute; M7 eta M9-k sentikortasun txikia dute.

Onddoak ura libre behar du garatzeko, eta, ondorioz, drainaketa-arazoak dituzten lurrak saihestu egin behar dira. Gaitz honentzako prebentzio-neurri garrantzitsua aldatzen denean txertoaren gunea ez lurperatzea da; izan ere, onddoa gehienetan puntu horretatik sartzen baita. Erasoa larria ez denean, zuhaitzaren lepo ingurua hustu eta erasandako ehunak kendu egin daitezke. Ondo garbitu eta gune hori eta ingurua produktu fungizidekin babes daiteke; kutsatutako sagastietan prebentziorako eta sendatzeko erabil daiteke urtaro arriskutsuenetan (udaberrian eta udazkenean).

  • Phytophthora-k erasotako zuhaitza mintegian. Phytophthora-k erasotako zuhaitza mintegian.
  • Gaixotasunak eragindako arbolaren gainbehera. Gaixotasunak eragindako arbolaren gainbehera.
  • Ustelduraren sintomak lepoan: azala ilundu egiten da. Ustelduraren sintomak lepoan: azala ilundu egiten da.
  • Phytophthora-ren erasoaren ondorioz lehortutako arbola. Phytophthora-ren erasoaren ondorioz lehortutako arbola.
  • Sustrai-sistema suntsitua Phytophthorak erasotako arbolean. Sustrai-sistema suntsitua Phytophthorak erasotako arbolean.